Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abuztua, 2022

izango zena eta izan zena - lo que hubiera sido y lo que fue

Irudia
 Goiko argazkiak darakuskigu GKN-ren eraiki berriaren inguruko lehen proiektua, 1970an eginda. Bigarren argazkia 1972ko otsailaren lehengokoa da. Bi hilabete falta ziren instalakuntza berrien inauguraziorako. Ikusten denez, azken emaitza desberdina izan zen. La foto superior nos muestra el proyecto existente en 1970 sobre el nuevo edificio del CNV. La segunda fotografía está obtenida el 1 de febrero de 1972. Faltaban dos meses para la inauguración de las nuevas instalaciones. Como se puede apreciar, el resultado final varió. Idatzi nuen Gasteizko Klub Nautikoaren berrogeitamargarren (1963-2013) urtebetetzearen gaineko liburuan, 1968 inguruko iragarpenei buruz: Escribí en el libro dedicado al cincuentenario del Club Náutico Vitoria (1963-2013), sobre el ambiente en el mismo hacia el año 1968: “El CNV había comenzado a vivir una época de gran intensidad societaria. Todos los días llegaban a la secretaría solicitudes de admisión  de nuevos socios,   avalados por personas...

errota - el molino

Irudia
  Uribarriko errota oso ezaguna izan zen inguru guztian. Neurri handikoa zen, eta Gerardo Lopez de Gereñu etnografoak dioenez Arabako handiena genuen. Hain zuzen, argazkia Lopez de Gereñuk berak atera zuen.  Errota  XVII. mendetik dago dokumentatuta, eta hainbat ondasun bezala urtegiak irentsi zuen. Ezagutzen dugun lehen jabea Ana Loiola izan zen, Bergarakoa, eta 1685ean Matias Ruiz de Azuari alokatu zion. Mendetan hainbat errotari ea ugazaba izan ziren, eta agian arrotzena – eta ausartuko nintzateke esatera baita ezezagunena ere- Domingo Salcedo madrildarra izan zen, 1786an Andaluziako Ejerzitoetako Kapitan Jenerala, Puerto de Santa Marian bizi zena. Manuel Sarraldek erosi zuen errota 1869an, eta baita ondoko Rotasolo (Errotasolo) zelaia. Manuel Sarralde errotari eta okina izan zen. Hurrengo errotaria Frantzisko Diaz de Gereñu izan zen, eta azken ugazaba Eladia Garcia, errota ixtearren indemnizazioa kobratu zuena. El molino de Ullibarri fue muy conocido en todo el en...

Txoisa jaietan - 1980- Txoisa en fiestas

Irudia
  Duela berrogeita bi urte Txoisa auzoak jaiak antolatu zituen uribarritar guztientzat. Eta denetariko ekintzak izan ziren. Umeentzat eta baita helduentzat ere jolas norgehiagoketa ugari eratu ziren, lur gainean eta uretan. Goiko argazkiari erreparatuz, ezker aldean,  aurten Santa Marinako ospakizunean egon den gaztea ageri da, oraingoan bilobekin, hori bai. Duela berrogei urte, adineko uribarritarren artean han egon ziren Maria San Pedro eta Puri Velez de Mendizabal, jaiak gozatuz. Bide batez diodan, beheko argazkian bi emakumeen atzean agertzen den pankarta -ONGI ETORRI. TXOISA EN FIESTAS - desagertzear egon zela; izan ere, jaiaren ideia gustatu ez zitzaion norbait traktorearekin azpitik igarotzean erauzten saiatu zen, urkuluak altxatuta. Hace cuarenta y dos años el barrio de Txoisa organizó fiestas para todos los vecinos de Ullibarri.   Hubo todo tipo de actividades para niños y adultos, programándose numerosas competiciones  tanto sobre tierra como náuticas ....