lehortea 1988 sequía
Euskal Herri osoa astindu zuen 1988-89ko lehorteak eta Uribarri Ganboako urtegian garbi nabarmendu ziren ondorioak. Hamarkadatan urpean egondako bazter eta eraikin hondarrak azaleratu ziren ostera, mamu paisaia zirudiena marraztuz. Ullibarri, Landa, Nanklares, Azua… Iragan itzulezinaren arrastoak azalean geratu ziren uren jaitsierarekin. Zenbat malko, zenbat oroitzapen mingots ez ziren izan lehorteko sasoi hartan. Herri haietan jaiotako askok ez zuten euren bizitza esparrua izandakoa berriz ikusi nahi izan. Nahikoa zuten galerarekin. Gaia hartuta, Eloy Gonzalez Gavilanek bideo bat egin zuen, eta bere lanarekin dokumentu ederra utzi digu, oroimen historikoa eraikitzen laguntzen duena. ====..==== En 1988-89 una fuerte sequía azotó el Pais Vasco y su efecto se dejó ver en el embalse de UllÍbarri Ganboa, inaugurado una treintena de años antes. La falta de lluvia y nieve dejó al descubierto un paisaje fantasmagórico. Ullibarri, Landa, Nanclares, Azua… Con el desc...