artzainak - pastores de ovejas
Gaurko argazki hau biziki maite dut. Biktor Lengaran Ortiz de Pinedo dugu protagonista, Txoisa auzoko garai bateko pertsonaiarik enblematikoena. 1979an erretratatu nuen, orduko Txoisa elkartean. Biktor, besteak beste, artzaina izan zen. Urtegia egin eta urte batzuetara utzi zion ofizioari. Baina berarengan sekula itzali ez zena da bere filosofo-gogoa. Biktor filosofoa zen, eta txantxazalea. Lengarandarrak Uribarrira Legutiotik heldu ziren. Aita Julian kamineroa zen eta sendiak alde batetik bestera joan behar zuen haren atzetik. Biktor, adibidez, Landan jaio zen, Araba eta Gipuzkoa arteko mugako etxean. Horregatik esan ohi zuen ez zekiela zehazki arabar ala gipuzkoarra zen, ez baitzuen gogoratzen etxeko zein gelatan ekarri zuen mundura bere amak. XX.eko hastapenetan Txoisako etxea hartu zutenean Agustina amak eskuratu zuen sendiaren lema eta bertan hazi zituen seme-alabak. Horietako lau geratu ziren Uribarrin bizitzen: Maximo, Agapita, Fidel eta Biktor. Tengo un gran cariñ...