Mezuak

1988 etiketa duten argitalpenak ikusgai

Victor Ugarte eta lehortea - Victor Ugarte y la sequía. 1988

Irudia
1988ko lehortea bikain jaso zuen Victor Ugarte margolari gasteiztarrak bere lan honetan, eta zenbait hilabetetan Uribarrik eta Euskal Herri osoak pairatu zuten ur eskasiaren testigantza utzi zigun. Izan bedi hau oroigarria Uribarrin hainbeste une goxo eman zituen artistarentzat. El pintor vitoriano Víctor Ugarte recogió magistralmente en esta obra la sequía de 1988 y nos dejó un testimonio de la escasez de agua que sufrió durante varios meses Ullibarri y  Euskal Herria. Sea éste un recuerdo para al artista que pasó tantos buenos momentos en Ullibarri.  

lehortea 1988 sequía

Irudia
Euskal Herri osoa astindu zuen 1988-89ko lehorteak eta Uribarri Ganboako urtegian garbi nabarmendu ziren ondorioak. Hamarkadatan urpean egondako bazter eta eraikin hondarrak azaleratu ziren ostera, mamu paisaia zirudiena marraztuz. Ullibarri, Landa, Nanklares, Azua… Iragan itzulezinaren arrastoak azalean geratu ziren uren jaitsierarekin. Zenbat malko, zenbat oroitzapen mingots ez ziren izan lehorteko sasoi hartan. Herri haietan jaiotako askok ez zuten euren bizitza esparrua izandakoa berriz ikusi nahi izan. Nahikoa zuten galerarekin.  Gaia hartuta, Eloy Gonzalez Gavilanek bideo bat egin zuen, eta bere lanarekin dokumentu ederra utzi digu, oroimen historikoa eraikitzen laguntzen duena.   ====..==== En 1988-89 una fuerte sequía azotó el Pais Vasco y su efecto se dejó ver en el embalse de UllÍbarri Ganboa, inaugurado una treintena de años antes. La falta de lluvia y nieve dejó al descubierto un paisaje fantasmagórico. Ullibarri, Landa, Nanclares, Azua… Con el desc...