larraindu ostean - tras la trilla
Delfinen larrainean daude argazkiko umeak, gurdira igota. 1958ko iraila zen eta larraina lastoz apainduta agertzen zaigu, gariaren larraintzea behar bezala amaitu zela adierazten duena. Ajuria markako makinatzar garairako sofistikatua erabiltzen zen, herriko larrainez larrain mugitzen zutena, etxe bakoitzeko premiei aurre egiteko. Lan latza, baina artean Uribarriko zenbait sendik burutu beharrekoa. Nik alea lastotik bereiztea Delfinen larrainean, eta Martinez, Garro eta Errastitarrenetan ezagutu dut. Argazkian, goian ezkerretik, Luis Mari Ruiz de Azua, Ruzafa Ortiz de Zarate, Jose Ignazio Garzia eta Pedro Ruiz de Azua. Eserita, ezkerretik: Maria Angeles Ruiz de Azua, Maria Nieves Beitia eta Maria Rosario Beitia. Los niños de la imagen están en la era de Delfín, subidos al carro. Era septiembre de 1958 y en la era se acumula la paja, indicio de que la trilla del trigo se completó correctamente. Se solía utilizar una para la época sofisticada trilladora marca...