Mezuak

Gurutzetako Eguna etiketa duten argitalpenak ikusgai

maiatzeko gurutzetako eguna - día de las cruces de mayo

Irudia
 BIDEOA / VÍDEO Oso egun bikaina gaur bizi duguna, maiatzaren 3ko jaia dela eta. Uribarrin hamarkadatan ohitura izan zen, herriko eskolako umeak gurutzetara joatea, goiz goxoa emanez naturarekin bat eginda, Azkenengo aldiz duela hirurogei bat urte igo ziren ume uribarritarrak eta gaur, Juan   Karlos Galdos ume haietako baten eskutik, berriak igo dira Iturburu   (Goiko gurutzea) eta Krutzigana (beheko gurutzea) ez hain ume ziren lagun batzuekin batera. Ibilaldiaren amaieran, eta ohiturak agintzen duen bezala, gaztetxoei mokadu bat eskaini zaie, hori bai ohiko gailetei laguntzen zieten orduko ardorik gabe, badaezpada ere. Eta jaiak aurrera jarraitu du, Ganboa Kultura Elkarteak antolatutako Udaberriko Bazkariarekin. Berrogei lagun bildu gara Juegobolosera, Yon, Pedro, Gorka, Miren, Karmelo eta abarrek ederto prestatu eta zerbitzatutako jakiak dastatzera. Eta benetan gozatu dugula. Bazkal ostean Uribarri Ganboako Mus Txapelketaren bigarren aldia jokatu da. Ha resultad...