Mezuak

I. Sabin Salaberri Habanera Jaialdia etiketa duten argitalpenak ikusgai

I. Sabin Salaberri habanera jaialdia - I festival Sabin Salaberri de habaneras

Irudia
Ganboa Kultura Elkarteak I. Sabin Salaberri Habanera Jaialdia antolatuko du 2026ko ekainaren 20an , Uribarri Ganboan. Hori dela eta, parte hartu ahal izateko, ondoko oharra argitaratu du: Arabako herrixka honen ezaugarri geografikoek kantu modalitate honetarako leku aproposa bihurtzen dute. Jaialdia honako baldintza hauen arabera antolatzen da: 1.- Gutxienez hamabost ahotsez osatutako eta legez eratutako Arabako abesbatzentzat dago zabalik 2.- Parte hartu nahi duten abesbatzek ganboakulturaelkartea@gmail.com helbidera egin beharko dute eskaera, 2025eko abenduaren 31a baino lehen, beren ibilbideari, zuzendaritzari eta abarrei buruzko informazio zehatza emanez. 3.- Jasotako eskaeren artean hiru abesbatza aukeratuko dira lehen Habanera Jaialdi honetan lehiatzeko. Erabakia 2026ko lehen astean argitaratuko da. 4.- Abesbatza bakoitzak lau kanta abestu beharko ditu Jaialdiaren egunean, EAEko edozein hizkuntza ofizialetan. Sabin Salaberriren “Galtzaundi” habanera derrigorrezkoa izango da inte...