Mezuak

Marina etiketa duten argitalpenak ikusgai

barraskiloak - caracoles

Irudia
  Marina zuen izena; ez dakit jatorririk ote zuen Ullibarrin. Kontua da hirurogeiko hamarkadaren hasieran Marinaren familia Uribarriko udako eszenategiaren partea zela. Segur aski argazkia Felipe Garzia senarrak atera zuen, argazkilaritza zalea eta Erandioko futbolari ohia bera. Marinak ohitura zuen Ullibarriko gazteok udako arratsalde batean biltzeko eta atzamarrak miazkatzerainoko barraskilokada goxo bat prestatzen zigun. Bere etxeko larrainean atondutako mahaian esertzen ginen –Delfínen ondoko etxea, hain zuzen–   eta aurrez elkarrekin bildutako moluskuak dastatzen genituen bertan. Argazkia 1961ekoa izan daiteke eta agertzen gara, ezkerretik hasita Luis Mari Ruiz de Azua, ni, Pedro Ruiz de Azua, Marina, bere seme Jose Ignacio, bere alaba Maria Esther, Mertxe Garro, eta argazkilariari hurbilen begiratzen dion Maria Angeles Ruiz de Azua.   Ariketa polita izango litzateke argazkikoen  bilobei eskatzea eurena identifikatzea. Eta beste gauza bat: konturatu al zara...