bihar hasten dira jaiak - mañana comienzan las fiestas
Bihar ostirala hasten dira Santa Marinako jaiak. Eta hastapen musikala dela esan daiteke, Gasteizko Ausartak abesbatzak jardungo baitu arratsaldeko 8etan herriko elizan. espresuki prestatu duten emanaldian. Jarraian, mokadu bat izango da, musika zaleentzat. Honez gero uribarritarrek ikusi ahal izan duten moduan, kartelean 1025-2025 datak agertzen dira. Zer dela eta? Herriak aurten bere lehen milurtekoa ospatzen duela eta horrezaz hitzaldi labur bat izango da, 19ko mezaren ostean. Uribarritarrek, beraz, ospakizun berezia dute aurten herriaren milurteko betetzearekin. Ospatzekoa dena. Hilaren 19an, eguerdiko 12etan, kanpai-jotze orokorra egingo da, Santa Marina baseliza zegoen tokian, harria uretara botatzen den bitartean. Meza ostean, jai-zapi bat ipiniko zaio uribarritarrik zaharrenari, Gesaltza fanfarrearen soinuek alaituta. 15:00etan, herri bazkaria egingo da elizako atarian. 17:00etan, haurrentzako jolasak hasiko dira. Ordu erdi geroago, Uribarri Ganboa Mus Txapelketaren hiruga...