Mezuak

etxe zaharra etiketa duten argitalpenak ikusgai

etxe zaharra - la casa vieja

Irudia
 Argazkiak sekulako indarra du, kalitate handikoa da. Xehetasunik txikienak ere aurkezten dizkigu… ordurako abandonatua zegoen eraikinak. Rafael Martinez eta Simona Uriartek XIX. mendean osatutako sendiarena zen, eta heredentzian Frantziska Martinez Uriarteren eskuetara heldu zen gurasoak hiltzean.  Etxe zaharra deitzen zioten, sendiak etxebizitza bezala beste bat erabiltzen baitzuen Berria auzoan bertan. Urtegiaren urak gorantz zihoazen neurrian Berria auzoko biztanleak handik ateratzen joan ziren, eta 1956an argazkikoa ere abandonatu behar izan zuten. Ikusten ez den arren, diodan eraikinaren ezker aldean – zuhaixkak dauden tokian, gutxi gora behera, Santa Marina baseliza zegoela, eta etxeko leihotik Martinezeneko haurrek baselizan urtean behin eskaintzen zen antzerki obraren entseguak ikusten zituzten. Argazkia ARQUEk atera zuen eta Gasteizko Udal Artxiboarena da,  ARQ-0150_3(6)+ ARQUE  deskripzioarekin.  La foto tiene un gran fuerza, es de alta calidad. Nos...