Mezuak

Alfonso XII etiketa duten argitalpenak ikusgai

Alfontso XII.a Uribarrin bazkaltzen. 1878. Alfonso XII comiendo en Ullibarri

Irudia
Bigarren karlista-gerra bi urte lehenago amaitu zen. Artean uribarritarren belarrietan kanoikaden danbadak entzun zitezkeen, eta inguru guztian tristezia ez ezik gerra odoltsuak utzitako premiak bizi-bizirik zeuden arren gobernuak ejerzitu-maniobrak egitea erabaki zuen, non eta gatazka armatuak gordinki jipoitutako bazterretan. Agian agintarien abisua zen: ”kontuz berriz ere nire kontra altxatzearekin”   Eta Uribarriri ere egokitu zitzaion jazarpen militar berria. 1878ko urrian 18 eta 19an milaka soldadu huts eta goi kargudunen - Alfontso XII. erregea, barne- helburua izan zen herria. Behean, estatuko prentsak eskainitako maniobra haien gaineko albiste ugarien laburpen bat jarri dut, Uribarriri soilik dagozkion xehetasunekin. La segunda guerra carlista había termin ado dos años antes. Y todavía se escuchaba en los oídos de los u ll ibarri tarras el estruendo de los cañones de aquella cruenta contienda. A unque aún se respiraba tristeza y la penuria que dejó la guerra est...

Uribarriko hiru karlista zahar - tres viejos carlistas de Ullibarri

Irudia
Delfin Ruiz de Azuak esan ohi zuen, bigarren karlistadan (1872-76) ibili ziren hiru karlista  ezagutu zituela. Haiek ziren: Klemente Lezea, Alfonso Ormaetxea eta Alejo Agirrebeitia.  Delfinek gehitzen zuenez , haietako batek besoan zauri-orbain bat zeukan, gerrako seinalea. Eta horren harira, liberalen aldeko Tarragonako Boletin Ofizial egunkariaren 1876ko otsailaren 22ko edizioan irakurri nuen: Karlistak Espainiako gobernu liberal eta zentralaren kontra aritu ziren bi gerratan, Euskal Herrirako foruen egonkortasuna eta euskal libertateak aldarrikatuz. Hantxe aritu ziren, Klemente, Alfonso eta Alejo. Baina Alfontso XII. erregeak hamarna pezetako saria eman zien, Uribarritik karlisten kontrako garaipena ospatzen zihoala igaro zenean. Karlistek gerra hura galdu zuten. Baina hirugarrenean sartzeko gogoa geratu zitzaien, Franco jeneralarekin, eta horixe da gaurko ekarpen honen atalburuko egunkari mozkinak dakarrena, 1938ko urriaren 24an. Francok Uribarriko hiru karlista zahar haie...