Mezuak

urtegia etiketa duten argitalpenak ikusgai

hegazkinetik atzo - ayer desde la avioneta

Irudia
  Oso argazki ederrak dira, atzo Pedro eta Iñakik euren hegazkinetik atera zituztenak. Goikoak euri jasak eragindako lohi-agerpena marraztuta ikusten da, Zadorra ibaia urtegi bihurtzen den Maturanako ahoaren inguruan, eta Azuako akueduktoraino iristen dena. Bigarrenean, Gorbeia elurtuta eta bi urtegiak. Eskerrik asko, Pedro eta Iñakiri!! Preciosas fotos, tomadas ayer por  Pedro e Iñaki desde su avioneta.  La de arriba  muestra el flujo de lodo provocado por las fuertes lluvias, alrededor de la desembocadura del Zadorra en  Maturana, donde el río Zadorra se convierte en embalse, mancha que llega y traspasa  el acueducto de Azua. En la segunda, se aprecia el Gorbea nevado y los dos embalses. ¡Gracias, Pedro e Iñaki! Argazkiak: Pedro Gorospe

omenduz - homenajeando

Irudia
Uribarri Ganboako urtegiak inplikatutako herriak eta biztanleak eduki ditu gogoan Arabako Diputazioak, gaur goizean presan eta Uribarriko bolatoki ohian izandako ospakizunetan. Modu xumez omendu nahi izan ditu lurraldeko lehen erakundeak, iragan mendeko berrogeita hamar hamarkadan euren etxeetatik atera behar izan zuten biztanleak. Ramiro Gonzalez Diputatu Nagusiak presiditu du zeremonia, foru diputatu batzuek eta urtegiaren sorrerak eragindako herrietako agintariek lagun. Halaber, noski, duela hirurogeita hamar urte euren etxeetatik atera behar izan zutenen ondorengoen lagin handi bat egon da ekitaldian. La Diputación Foral de Álava ha recordado a los pueblos y habitantes que se vieron afectados por la construcción del embalse de Ullíbarri Gamboa en el acto celebrado esta mañana en la presa de Ullíbarri y en el Juegobolos ullibarritarra. La primera institución del territorio ha querido así rendir un modesto homenaje a los habitantes de la comarca que se vieron obligados a abandona...

onuradunetakoa naiz - soy uno de los beneficiados

Irudia
  Gaur astelehena, Uribarri Ganboan berriro gogoratzen dugu Arabako eskualde baten bizimodua erabat aldatu zuen gertaera bat, garai hartako stablishmentek bultzatuta bertako gehienon borondatearen kontra sortutako urtegi batek piztua, eta beti bezala, gehienbat emigratzera behartuta egon zen giza taldearen arrazoiak alde batera utzi zituena. Ehunka familiek ez zuten beste aukerarik izan maletak egitea baino, eta atzera begiratu gabe, betiko agur esatea beren etxeei, lan eta aisialdirako lekuei. 1950eko hamarkadaren erdialdean gertatu zen, eta haurren, helduen eta adinekoen exodoa oraindik ere askoren memorian dago... Hurrengo urratsaren berri izan gabe, euren lurretatik erauzitakoek bazekiten ez zela inoiz berdina izango. Atzean ezer ez, eta aurrean galdera ikur erraldoia. Gaur ez ditut berriro salatuko giza eraso horretatik etekin material deitoragarria atera zutenak. Ez dut idatziko, askotxo egin dut, geratzea erabaki zutenei buruz, bizitzaren aldeko borroka berrian porrot eg...

Francoren dekretua - decreto de Franco

Irudia
Hona hemen dokumentu historiko bat, urtegiaren eraiketa zela eta Ganboako lurraldeko herrixken egokitzapen berria arautzen zuen dekretua. Uribarri ordurako Arratzua Ubarrundian zegoen, eta beraz ez zen Francok duela hirurogeita zortzi urte sinatutako dekretuaren motiboa izan. He aquí un documento histórico, cual es el decreto que reguló la nueva adscripción de los pueblos del territorio de Gamboa afectados por la construcción del embalse. Para entonces Ullíbarri ya formaba parte de Arrazua-Ubarrundia, por lo que no fue motivo del decreto, firmado por Franco, hace sesenta y ocho años.           

hiru amurrantzale - tres pescadores de trucha

Irudia
 Hiru amuarrantzale handi, Txoisa Elkartearen mahai batera bilduta 1978ko neguan, amuarrainaren gainean berba egiteko. Ordurako urtegiak bere lehen sintoma kezkagarriak azaltzen zituen, arrainen egoera zela eta. Alejandro Kintana "Juantxo", lehen planoan, Antonio Aguilar "Panaderito" ezkerrean eta Enrike Vander Bon "Holandarra". Antonio arrasatearra, eta gasteiztarrak beste biak.  Hiruak lehiakideak uretan baina lehorrean lagunak ziren. Gogoan daude. Tres grandes pescadores de trucha, reunidos alrededor de una mesa de la Sociedad Txoisa, en invierno de 1978, para hablar de la reina de los peces de agua dulce. Para entonces el embalse había comenzado a mostrar síntomas de cansancio en cuanto a riqueza piscícola se refiere. En primer plano Alejandro Quintana "Juantxo", Antonio Aguilar "Panaderito" a la izquierda, y Enrique Vander Bon "El Holandés". Antonio mondragonés y los otros dos vitorianos. Los tres competidores con la caña...

hirurogeita hiru urte - sesenta y tres años

Irudia
  Franco jenerala Uibarri Ganboako presan, bedeinkapeneko ekitaldian. Diodan, erabilitako ura ez zegoela bedeinkatua. Jenerala zazpi minutu geratu zen ekintzarako, gotzaina eta Uribarri eta Landako kleroa buruan, azken orduko kiderekin baten gehikuntza azpimarragarriarekin. Goiko argazkiaren goiko ilaran zuriz agertzen den emakumea Uribarriko maistra izan daiteke, Maria Angeles Menoyo, eta bere ezkerreko bigarrena Uribarriko alkatea dago, Ladislao Sarralde.  Hirurogeita hiru urte eman dira egun hartatik. 1958ko abuztuaren 25. Bakoitzak egin dezala gorputzak eskatzen dion bat bateko hausnarketatxoa. El general Franco en Ullibarri Ganboa, en la bendición de la presa. Por cierto, el agua utilizada en la ceremonia no estaba bendecida. El general se detuvo siete minutos para el acto, llevado a cabo por el obispo y curas de Ullibarri y Landa, con alguna otra curiosa incorporación de última hora. La mujer de blanco que aparece en la fila de arriba en la foto superior podría ser la ma...

txoisako aldapa - la cuesta de txoisa

Irudia
  Argazki bateko zein besteko errepidea berdina da, pendiz berdina, Txoisakoa, Gipuzkoatik Gasteizera zihoan errepide nagusiko aldapatxoa. Bigarrenean, eskuinean ikusten den etxea Lengaranena da. Eta urtegia egin bezain laster argazkian ageri den gurutzea Klub berriaren gaineko bazterretara aldatu zen. Aldatu aurretik zegoen tokian - XX.aren hirugarren hamarkadara arte- oso gurutze bikaina izan zen, Meagakoa, baina diotenez Oñatiko jauntxo batek ura eraman eta ordain gisa jarritako diruarekin herriko apaizak argazkikoa enkargatu zuen, elizako teilatua berriztatu ondoan geratu zitzaion txanponekin. Argazkiak atera ziren tokia, gutxi gora behera, Klub Nautikoaren igerilekua da orain. Urtegia bete zenetik - 1956- denbora luze eman den arren, urtegiko urek behera egiten dutenean errepide asfaltatua ikus daiteke oraindik. En una foto y en la otra, se trata de la misma carretera, la misma cuesta, llegando al barrio Txoisa por la carretera general que unía Gipuzkoa con Vitoria. La casa de...