Santa Marina, jai ederra - hermosa fiesta de Santa Marina
Benetako egun ederra atzo bizi izandakoa, Santa Marina ospatzeko. Egia aitortuz, bezperan eman zitzaion hasiera jaiari Gasteizko Ausartak abesbatzaren kontzertu bikain batekin, eta larunbaterako iragarritako ekitaldi guztiek ospakizunetako maila goian utzi zuten. Harria botatzea ekitaldia izan ohi da arreta handia pizten duena eta aurten ere hala izan da, bertakoei kanpotar ugari gehitu baitzitzaizkien, gehienek ur bazterretik jarraitu ahal izan zutena. Kanpai jotzearekin batera, eta Gesaltza fanfarrearen soinu alaira, Santa Marina baseliza dagoen puntuan harriak -ofiziala gehi bolondresek eramandakoak- jaurti ziren uretara, mendetan ullibarritarron begirunea bereganatu zuen tokirantz zuzenduta. Ohiko mezaren ostean, Uribarriren milurtekoaz mintzatu zen; Uribarrin desagertu den ofizio batekiko aitortza izan zen, azken erratzagile izan zenaren Rakel eta Mertxe alabei zeramikazko oroigailua emanez; herritarrik adinduenari, aurten Pepi Rueda- jai-lepozapia ipini zitzaion. Herri...