Mezuak

Hermenegildo etiketa duten argitalpenak ikusgai

Gomez de Segura - Sampedro

Irudia
  Hermenegildo Gomez de Segura Gereñu eta Maria Sampedro Urkia senar-emaztea ditugu argazkikoak. Hurrenez hurren, Azuan eta Marietan jaio ziren arren Uribarrin bizi izan ziren hamarkadatan eta bertan osatu zuten sendia. Gasteizko norabidean herriko irteeran zen estankoa kudeatzen zuten; behin urtegia egin ondoren, egun Gomez de Segura-Alday sendiaren etxera igaro zuten establezimendua. Hermenegildok, beste zenbait ofizioren artean, zumezko eta espartzuzko aulkiak fabrikatzen zituen eta adinekook gogoratzen dugu bere gurditxoa, asto batek tiratua, mendira joanez bere produktuetarako lehen gaiaren bila. Entzutetsua izan zen “Sol” bere zakurra, ugazabaren aginduetara salto eta zilipurdiak egiten zituena. Hermenegildo Gómez de Segura Gereñu y su esposa María Sampedro Urkia son los protagonistas de la foto. Aunque nacieron en Azua y Marieta, respectivamente, durante décadas vivieron en Ullibarri y aquí formaron su familia. Regentaban el estanco situado a la salida del pueblo, camino...