III. ekologia zinemaldiaren irabazleak. ITURRALDE ETA LATXA. ganadores del III festival de cine de ecología
Jon Martija Leunda tolosarraren "Iturralde" laburmetraia izan da garaile nagusia Gamboa Zinemaldiaren III. Edizioan. Berarentzat izan dira hiru sari nagusiak, Silvia Arozamena nafarraren "Latxa”rekin lehen saria konpartitu duen arren. Bederatzi laburmetraien artean lehiatu zen norgehiagoketaren azken fasea, atzo larunbatean Uribarri Ganboako elizan burutua. Tentsioa azken unera arte izan zen. Epai mahaiak, azkenik, bi horien alde egin zuen, biak puntuaketa berdinarekin sailkatu baitziren. Jon Martija Leunda eta Uribarri Ganboako Administrazio Batzordearen burua. Lehen saria Jon Martijak, Uribarrira hurbildu zena, istorio hunkigarria azaltzen digu bere filmean: Nicasio Leunda, dokumental labur honen zuzendariaren amaren aldeko aitona, gaztainondo baten gailurretik erorita hil zen. Hori da istorio honen abiapuntua, bi belaunaldi geroago Tolosako familiako baserrian babarrun beltzaren azken uztarekin amaitzen dena. Arozamenak, berriz, Alba emakumea...