Mezuak

islamiarrak etiketa duten argitalpenak ikusgai

antzinako uribarritarrak, su gurtzaileak - los antiguos ullibarritarras, adoradores del fuego

Irudia
Unetxo batez, irakurle estimatua, itxi begiak eta egin ezazu jauzi 825 urtera arte. Eta oraindik gai bazara, jar zaitez orduko uribarritarren baten -gutxi- azalean. Posible litzateke islamiar banderaren bat ikustea… Bai? Gezurra irudi lekigukeen arren, Uribarriko inguruetan islamiarrak egon ziren, eta ez hain zuzen oporretan. Gerra giroan etorri ziren eta euren testigantza idatzia utzi zuten. Noski, ez dago erreferentzia zuzenik gure arteko haien egonaldiaz – auskalo zer zen Uribarri orduan- baina irudimen apur batekin inguruko bide zidorretatik igaro zirela esan genezake, okertzeko beldur handirik gabe. Testigantza batzuetan oinarritzen naiz halako baieztapena egiteko. Begira: Gonzalo Martinez Diez ikerlariaren “Alava Medieval” liburuan, Alfontso II.aren erregetzaren azken urteei dagokienez irakurtzen da: “… Tres veces saquearon los árabes a su gusto la llanada alavesa…. El emirato de Abderramán, a partir del 822, va a ser todavía más calamitoso para Alava. … A este desastre a...