Landazuri elkartearen bisita - visita de la sociedad Landázuri
Gaur, maiatzaren azken egunean, Gasteizko lagun talde eder batek Uribarriko eliza bisitatu du. Landazuri Elkarteak gidatua, Amarita eta Arroiabeko tenpluak ikusi ondoren San Andres deboziopeko Uribarrikora hurbildu dira, Enrike Borda erretoreak lagun. Oso bisita interesgarria izan da. Elizaren zehazkizunak Iñaki Jimenez talde gidari adituak aurkeztu dizkie. Eta jarraian Ganboa Kultura Elkartearen lehendakaria den Josemari Velez de Mendizabalek herriko historiari buruzko datu batzuk eman ditu. Amaitzeko, bisitari batek Pentekostesen "Veni Sancte Spiritus" sekuentzia kantatu du. Ganboa Kultura Elkartetik eskerrona azaldu, gure herria ezagutarazteko izan dugun aukera berri honengatik. Hoy, último día de mayo, un numeroso grupo de Vitoria-Gasteiz, amantes de la historia de nuestro territorio, ha visitado la iglesia de Ullíbarri. Organizada por la Sociedad Landázuri, tras visitar los templos de Amarita y Arroiabe, se acercaron, acompañados por el párroco Enrique Borda, has...