Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2020

errepuierre

Irudia
  Errepuierre jaia urteko azkena da. Abenduaren 31ko gauak zerbait majiko zuen baserri-gizarteko bizilagunentzat. Eta ospakizun berezi batekin ematen zioten azkena urteari, biharamuneko argiaren esperantzan baleude bezala. Ume eta nagusiek bat egiten zuten eta alaitasunean ematen zuten sutzarrak zirauen bitartean. Bazihoan urte zaharra oroitzapen txarrei agur esanda eta zetorrenari eskuzabal ematen zitzaion ongi etorria. Ondoko lerroak "Ullibarri Gamboa" (2005) nire liburuan idatzi nituen: Aurten Uribarriko ospakizunean ez da Delfin egongo. Baina ziur gurekin ari dela topa egiten, 2021 urte berri eta hobeagoarengatik. Hala bedi. Hoy último día del año, volvemos a recordar la celebración del Errepuierre. El 31 de diciembre tenía algo mágico para los miembros de la sociedad rural pretérita. Y daban despedida al año que terminaba con la esperanza de un futuro mejor. Los niños y mayores disfrutaban al unísono mientras la hoguera quemaba los trastos y malos recuerdos. La

elurtua - nevado

Irudia
Elurra teilatuan... La nieve en el tejado... aupa bizitza /viva la vida jai xumeak eta 2021 osasuntsua / sencillas fiestas y saludable 2021  (hobeto ikusteko klik egin argazkian - para ver mejor clica en la foto)

axpeko san migel - san miguel de axpe

Irudia
Argazki bikaina, ziurrenik Gerardo Lopez de Gereñu etnografo arabarrak XX.ren lehen herenean aterata. Ez da Uribarri, Landa baizik. Eta baseliza Axpeko Mikel Deunarena da. Non zegoen? Ba, hain zuzen, horregatik ekarri nahi izan dut txoko honetara. Argazkiak balio historiko eta linguistikoa du. Ikusten al du irakurleak eskuineko goi aldeko haitz muturra? Duela gutxi, San Juan haitza azaldu nuen, Uribarriko tokirik esanguratsuenetakotzat jotzen nuela. Ba, haitz mutur hori da. Hango aldean Uribarri, hemengoan Landa. Eta hain justu, Landako baselizaren izenak - Axpe- horixe adierazi nahi du: "haitz pe"an zegoela kokatua. Inguruari Azpizulatxi esaten zitzaion. Diodan, osagarri gisa, XVI. mendean Fray Juan de Vitoriak idatzi zuela: " San Miguel, que está yermo, junto a Landa,... y la torre de los Landa, casa fuerte y muy buena, situada en Axpe, que destruyeron los moros cerca del año 800" Es una hermosa fotografía, sobre todo por su valor histórico,. Pero también, aunque