Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2023

trena - el tren

Irudia
  Bai, badakit Uribarrik ez zuela inoiz tren geltokirik izan, nahiz eta bere terrenoetatik igarotzen zen. Landak, ordea, bai. Geltokia "La estación" auzoan zegoen, XIX. mendetik. Lehenik baporezkoa eta iragan mendeko berrogeietatik elektrifikatua ibili zen tren hura. Argazkia 1955 ingurukoa da. Zoritxarrez, trena desagertu egin zen - desagertarazi egin zuten- auskalo zer arrazoirengatik, eta bere bizitzaren azken eguna1967ko abenduaren 31 izan zen. Agur betiko Gasteiz-Mekolalde lineari eta garraio zerbitzu aukera paregabeari. Izan ziren mugimenduak trena bizirik iraunarazteko, baina denak alperrekoak. Agian garrantzitsuena, 1966an gertatu zen, trena zeharkatzen zituen Araba eta Gipuzkoako herri guztietako ordezkariek osatua. Uribarri Ganboak ere esku hartu zuen aldarrikapen hartan, uribarritarrentzat oso garrantzi handikoa baitzen zerbitzu hura. Behean irakur daitezke talde haren bileretako baten akta: Sí, ya sé que Ullibarri nunca tuvo estación de tren, aunque pasara

teknologia laguntzailea - tecnología de apoyo

Irudia
 Tramanulu ederra argazkikoa. Ziurrenik. Gerardo Lopez de Gereñuren kamera iaioak jasotako irudia da, Landako bazterretan. Etnografikoki indarra dauka osotasunak, Zadorra ibaiaren ondoko larrain batean ugazabak jasotako aparailuak uberkatik ura ateratzeaz gain - goi aldeko kateari lotzen zitzaion soka eta ontziaren bidez- egurra zatitzeko ere balio zuen. Zintzilik dagoen enbor luzeari burnizko pieza koniko zorrotza erantsi zitzaion eta palankaren sistema bera erabiliz enbor lodiak zatitzen zen. Garai guztietako teknologiak izan du bere sotifiskazioa. Diodan, aparailuaren ugazaba Ebaristo Garro Iñurria zela, landatarra, Epifania Erkiaga Gardelegi bere emaztearekin euren baserria kudeatzen zutenak. Hermoso aparato el de la foto, obtenida muy probablemente en la primera mitad del XX. por el siempre atento   a detalles Gerardo López de Gereñu en recorrido por los rincones de Landa. El conjunto de la fotografía tiene una gran fuerza etnográfica, ya que el aparato erigido por el dueño en una