Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2025

Tolopa Uribarrira iristen da - la Tolopa llega a Ullibarri

Irudia
Gasteizko Klub Nautikoak bere zeregin ofizialetarako erositako lehen txalupa 1966an heldu zen Uribarrira. Santanderretik zetorren, hango Klub Nautikoan erosi baitzen , bigarren eskukoa. "Tolopa" zuen jatorriko izena, baina Uribarriko uretatik ibiltzeko "Gamboa" jarri zitzaion eta urtetan egon zen zerbitzuan. Goiko argazkian  Gasteiztik igarotzen ari da kamioia urtegiko biderantz. Eta behekoan deskargatzeari ekin zitzaionekoa da. Zein da tokia? Jakina, lehengo errepide zaharra. Hondoan Mertxe eta Rakel Ortiz de Elgearen etxea eta eskuinera sarraldetarrena. Nor izan daiteke buruaren atzealdea bakarrik ikusten diogun lehorreratzearen ikusle uribarritarra? El primer barco adquirido por el Club Náutico de Vitoria para sus cometidos oficiales llegó a U ll ibarri en 1966. Procedía de Santander, donde lo compró de segunda mano en el Club Náutico de la capital cántabra . Su nombre original era "Tolopa", pero fue re bautizado como "Gamboa" para nave...

gora San Juan sua eta gora erratzak - viva la hoguera de San Juan y viva las escobas

Irudia
Igaro zen gau magikoa eta sorginak agertu ez ziren arren, atzo Malatuaga, lehenik, eta jarraian Urbazterrera bildu ginenok gustura eman genuen egitaraua. Juan Carlos Galdosek piztutako San Juan suak eta Rakel Ortiz de Elgearen inguruan txilarezko erratzei eskainitako dokumentalak lagun udako solstizioari agur esan genion. Aunque la noche mágica pasó y las brujas no aparecieron, ayer, quienes nos reunimos, primero en Malatuaga, y luego en Urbazter, disfrutamos del programa preparado para la ocasión. Dimos la bienvenida al solsticio de verano con la hoguera de San Juan encendida por Juan Carlos Galdos y con el documental dedicado a las escobas de brezo, con Rakel Ortiz de Elgea como protagonista.

sorgin gaua, erratzen gaua - noche de brujas, noche de escobas

Irudia
  Sorginak erratzetan egiten zuten hegaz. Ekainaren 23ko gauean, udako solstizio betean, handik hona ibiltzen ei ziren akelarreren baterako gogoz. Uribarrin ere bazen Anbotoko Atsoaren leizea; beraz, gure arbasoek bazekiten zerbait erratzen magiaz. Aurten 23ko gaua ospatu nahi dugu, jaiaren kartelak adierazten duen moduan. Hantxe ikusiko dugu elkar!!! Las brujas volaban en escobas. La noche del 23 de junio, solsticio de verano, deambulaban de un lado a otro en busca del akelarre más cercano. En Ullíbarri existía la cueva de la Vieja de Amboto; así que nuestros antepasados ​​sabían algo de la magia de las escobas. Este año queremos celebrar la noche del 23, como indica el cartel. ¡Nos vemos allí!

erratzak - escobas

Irudia
Izan zen garai bat Uribarrin erratzak ekoizten zirela. Jesus Ortiz de Elgea izan genuen erratzagilea eta bere jakinduria sendiko kideengana hedatu zuen. Horietako bat Rakel Ortiz de Elgea Erkiaga haren alaba da, oraindik ere erratzak maisutasunez prestatzeko iaiotasuna duena. Hil honetan jakin ahal izango da gehiago ofizio honen gain. Adi egon. Hubo una época en que se fabricaban escobas en Ullíbarri. Jesús Ortiz de Elgea fue el escobero local y transmitió sus conocimientos a los miembros de la familia. Una de ellas es su hija, Rakel Ortiz de Elgea Erkiaga, quien aún conserva el talento para preparar escobas con maestría. En este mes se sabrá un poco más sobre este oficio. Estate atento/a.  

antzinako uribarritarrak, su gurtzaileak - los antiguos ullibarritarras, adoradores del fuego

Irudia
Unetxo batez, irakurle estimatua, itxi begiak eta egin ezazu jauzi 825 urtera arte. Eta oraindik gai bazara, jar zaitez orduko uribarritarren baten -gutxi- azalean. Posible litzateke islamiar banderaren bat ikustea… Bai? Gezurra irudi lekigukeen arren, Uribarriko inguruetan islamiarrak egon ziren, eta ez hain zuzen oporretan. Gerra giroan etorri ziren eta euren testigantza idatzia utzi zuten. Noski, ez dago erreferentzia zuzenik gure arteko haien egonaldiaz – auskalo zer zen Uribarri orduan- baina irudimen apur batekin inguruko bide zidorretatik igaro zirela esan genezake, okertzeko beldur handirik gabe. Testigantza batzuetan oinarritzen naiz halako baieztapena egiteko. Begira: Gonzalo Martinez Diez ikerlariaren “Alava Medieval” liburuan, Alfontso II.aren erregetzaren azken urteei dagokienez irakurtzen da: “… Tres veces saquearon los árabes a su gusto la llanada alavesa…. El emirato de Abderramán, a partir del 822, va a ser todavía más calamitoso para Alava. … A este desastre a...