Delfin Ruiz de Azuak esan ohi zuen, bigarren karlistadan (1872-76) ibili ziren hiru karlista ezagutu zituela. Haiek ziren: Klemente Lezea, Alfonso Ormaetxea eta Alejo Agirrebeitia. Delfinek gehitzen zuenez , haietako batek besoan zauri-orbain bat zeukan, gerrako seinalea. Eta horren harira, liberalen aldeko Tarragonako Boletin Ofizial egunkariaren 1876ko otsailaren 22ko edizioan irakurri nuen: Karlistak Espainiako gobernu liberal eta zentralaren kontra aritu ziren bi gerratan, Euskal Herrirako foruen egonkortasuna eta euskal libertateak aldarrikatuz. Hantxe aritu ziren, Klemente, Alfonso eta Alejo. Baina Alfontso XII. erregeak hamarna pezetako saria eman zien, Uribarritik karlisten kontrako garaipena ospatzen zihoala igaro zenean. Karlistek gerra hura galdu zuten. Baina hirugarrenean sartzeko gogoa geratu zitzaien, Franco jeneralarekin, eta horixe da gaurko ekarpen honen atalburuko egunkari mozkinak dakarrena, 1938ko urriaren 24an. Francok Uribarriko hiru karlista zahar haie...