Ganboa, nondik - orígen de Gamboa
Ziur nago irakurle uribarritarrak sarritan egin diola galdera bere buruari, nondik ote datorren Ganboa deitura. Zalantza bera izan da betidanik eta erantzuna hortxe geratzen da, ezezagunaren lainopean, ganboaren jatorriak XII. mendera arte eraman baikintzake eta garai hartako zehazkizunak deszifratzea ezinaren hurrena da. Nire aldetik, gehien tiratzen nauen bertsioa azalduko dut, labur-labur, suposamenduen zuhaitzetatik urrun joan baikintezke eta beti emaitza berdinarekin: zalantza. XII. mendeko Euskal Herriko jauntxoen erregeekiko jarrera Nafarroa edo Gaztelako uneko titularren interesen araberakoa izan ohi zen. Horrela, 1127 inguruan Alfontso I. gaztelarrak Ladron de Gebara oñatiarrari eman zion, besteak beste, Arabako lurraldea. Noski, ordurako Ladron horrek Gebarako bere lurretatik Arabako zati handi bat kontrolatzen zuen. Ladronen biloba batek – Pero Velez de Gebara, lurraldearen gaineko titularitatearekin segitzen zuenak- 1181ean jaiotako Santxo semeari eman zion G...