Mezuak

ollerías etiketa duten argitalpenak ikusgai

zeramikarekiko hurbileta - acercamiento a la cerámica

Irudia
Ikastaro trinko polita gaur goizean uribarritar talde batek Olleriaseko Euskal Zeramikaren Museoan gozatu duena. Blanka Gomez de Segura eta Aitziber Gorosabelek bikain zuzendu dute jardunaldia, bisitariek ezagutu ditzaten aspaldiko ofizio baten sekretuak. Testuingurua behar bezala ulertzeko egindako bisita gidatuaren ostean alderdi praktikoan sartu dira uribarritarrak. Gustura ihardun dute bi irakasle trebe eta adituen esanetara. Blankak ikastaldiaren amaieran esan duen moduan, helburua ez zen jolas egitea baizik milurteko lanbide batekin kontaktu hartzea eta horrekiko miresmen puntu bat sorraraztea. GKEk antolatutako gaurko bisita praktikoa eta hilaren 7ko Blankaren beraren Uribarriko hitzaldia mugarritzat har daitezke, Uribarriko ofizio ospetsua izandako eltzegintzaz ideia zehatzago batez jabetzeko. Un cursillo intensivo muy interesante el que esta mañana ha disfrutado un grupo de ullibarritarras en el Museo de Cerámica Vasca de Ollerias. Blanka Gómez de Segura y Aitziber Goros...

zeramika Uribarrin - la cerámica en Ullíbarri

Irudia
  Otsaila zeramikari eskainiko zaio Uribarrin, GKEtik eratu diren zenbait ekintza direla eta. Hitzaldi batek emango dio abia otsailaren 7an, eta tailer batekin amaituko da 28an. Uribarrirekin oso lotua egon den ofizioa da eltzegilearena, eta horren oroitzapena ez galtzea da jardunaldi hauekin lortu nahi dena. Helburua betetzeko goi mailako aditu batekin kontaktatu zen: Blanka Gomez de Segura, Olleriasko Euskal Zeramikaren Museoko sortzaile eta zuzendaria. Eta Blankak hitzaldia emango du Uribarrin bertan eta hilaren amaieran Olleriaseko Museoan tailer bat zuzenduko du zeramikaren ezkutuetan barrena egin nahi dutenentzat. =====.===== En Ullíbarri febrero estará dedicado a la cerámica, gracias a diversas actividades organizadas por Ganboa Kultura Elkartea (GKE). Dará comienzo con una conferencia el 7 de febrero y finalizará con un taller el 28. La alfarería es una profesión estrechamente vinculada a Ullíbarri, y el objetivo de estas actividades es preservar su memoria. Para logr...