Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2023

Victor Ugarte eta lehortea - Victor Ugarte y la sequía. 1988

Irudia
1988ko lehortea bikain jaso zuen Victor Ugarte margolari gasteiztarrak bere lan honetan, eta zenbait hilabetetan Uribarrik eta Euskal Herri osoak pairatu zuten ur eskasiaren testigantza utzi zigun. Izan bedi hau oroigarria Uribarrin hainbeste une goxo eman zituen artistarentzat. El pintor vitoriano Víctor Ugarte recogió magistralmente en esta obra la sequía de 1988 y nos dejó un testimonio de la escasez de agua que sufrió durante varios meses Ullibarri y  Euskal Herria. Sea éste un recuerdo para al artista que pasó tantos buenos momentos en Ullibarri.  

Landako elizaren inaugurazioa - inauguración de la iglesia de Landa. 1957

Irudia
  Hilabete batzuk lehenago presa itxi ondoren, 1957ko otsailaren 10ean, igandea, Landako eliza berria inauguratu zen. Frantzisko Peralta Gotzainak bedeinkatu zuen tenplua eta zeremoniara Landako ez ezik inguruko herrietako jendea azaldu zen, baina argazkietatik ezin da ondorioztatu emakumerik egon ote zen. Mutiko batzuk, aldiz, bai. Erlijios-ekintzan gotzainari, besteak beste,   Jesus Otazua Uribarriko abadeak, lagundu zion, gotzainaren atzean dagoena, irakurtzen ari. Tras el cierre unos meses antes de la presa, el domingo 10 de febrero de 1957, se inauguró la nueva iglesia de Landa. El templo fue bendecido por el obispo Francisco Peralta y a la ceremonia asistió gente no sólo de Landa sino también de los pueblos vecinos, pero de las fotografías no se puede deducir la presencia de mujeres. Sí se aprecian algunos chicos.   En el   acto religioso ayudó al obispo, entre otros, Jesús Otazua, párroco de Ullibarri, quien aparece leyendo  tras el obispo.