Santa Marina jaia. 2024. fiesta de Santa Marina
Atzo, uztailak 20, aurtengo Santa Marina jaia ospatu genuen Uribarrin. Eta ospakizuna giro ederrean eman zen, zalantzarik gabe. Ohiko egitarauari, aurten modu berezian beste bat gehitu zitzaion: Josemari Velez de Mendizabal Uribarriko Semekotzat hartzeko ekitaldia. Eta horrek jende aldana handia ekarri zuen Uribarrira, eguerdiko 12etan ekin zitzaion egitaraua betetzeko eta gozatzeko asmoz. Ordu hartan harria botatzea egin zen, Santa Marina baselizaren parean, Asun Garro emakume adinduari jai lepozapia ipini zitzaion, Carlo Ortiz de Zaratek ospatutako meza izan zen eta Semekotzat egiaztatzen duen zeramikazko plaka eman zen. Jarraian luntx bikaina bolatokian eta bazkaria eliz atartean izan ziren. Arratsaldean, apar festa, mus txapelketa, txokolataldia eta dantzaldia burutu ziren ondo ilundu arte. Ayer 20 de julio se llevó a cabo en Ullibarri la fiesta de Santa Marina de este año. La celebración se desarrolló en un gran ambiente. Al programa habitual se sumó este año otro acto de forma e