Mezuak

bihar hasten dira jaiak - mañana comienzan las fiestas

Irudia
Bihar ostirala hasten dira Santa Marinako jaiak. Eta hastapen musikala dela esan daiteke, Gasteizko Ausartak abesbatzak jardungo baitu arratsaldeko 8etan herriko elizan. espresuki prestatu duten emanaldian. Jarraian, mokadu bat izango da, musika zaleentzat. Honez gero uribarritarrek ikusi ahal izan duten moduan, kartelean 1025-2025 datak agertzen dira. Zer dela eta? Herriak aurten bere lehen milurtekoa ospatzen duela eta horrezaz hitzaldi labur bat izango da, 19ko mezaren ostean. Uribarritarrek, beraz, ospakizun berezia dute aurten herriaren milurteko betetzearekin. Ospatzekoa dena. Hilaren 19an, eguerdiko 12etan, kanpai-jotze orokorra egingo da, Santa Marina baseliza zegoen tokian, harria uretara botatzen den bitartean. Meza ostean, jai-zapi bat ipiniko zaio uribarritarrik zaharrenari, Gesaltza fanfarrearen soinuek alaituta. 15:00etan, herri bazkaria egingo da elizako atarian.  17:00etan, haurrentzako jolasak hasiko dira. Ordu erdi geroago, Uribarri Ganboa Mus Txapelketaren hiruga...

santa marina 2025

Irudia
  Santa Marina jaiak gainean ditugu. Eta aurten egun bakarra izan beharrean bi programatu dira, bezperatik. Egonkortzen ari dira, zalantzarik gabe. Partaidetza ezinbestekoa da, ospakizunak aurrera egingo badu. Kartelean 1025-2025 irakurtzen da. Zer dela-eta? Bada, Uribarriren gaineko lehen albistea duela mila urte eman zela Donemiliagako Goldean, hain zuzen. Eta data hori gogoratzea interesgarria iruditu da. 19ko meza ostean ere hitzalditxo bat emango dut efemeridearen inguruan. Ya llega la fiesta de Santa Marina. Y este año, en lugar de un solo día, se han programado dos, comenzando la víspera. Sin duda, se está consolidando año tras año,  y la participación es esencial para que la celebración continúe. El cartel dice 1025-2025. ¿Por qué? Pues porque la primera noticia sobre Ullibarri se dio hace mil años, en la denominada Reja de San Millán. Y pareció interesante recordar esa fecha. En ese sentido, tras la misa del 19, daré una breve charla sobre la efeméride.

Tolopa Uribarrira iristen da - la Tolopa llega a Ullibarri

Irudia
Gasteizko Klub Nautikoak bere zeregin ofizialetarako erositako lehen txalupa 1966an heldu zen Uribarrira. Santanderretik zetorren, hango Klub Nautikoan erosi baitzen , bigarren eskukoa. "Tolopa" zuen jatorriko izena, baina Uribarriko uretatik ibiltzeko "Gamboa" jarri zitzaion eta urtetan egon zen zerbitzuan. Goiko argazkian  Gasteiztik igarotzen ari da kamioia urtegiko biderantz. Eta behekoan deskargatzeari ekin zitzaionekoa da. Zein da tokia? Jakina, lehengo errepide zaharra. Hondoan Mertxe eta Rakel Ortiz de Elgearen etxea eta eskuinera sarraldetarrena. Nor izan daiteke buruaren atzealdea bakarrik ikusten diogun lehorreratzearen ikusle uribarritarra? El primer barco adquirido por el Club Náutico de Vitoria para sus cometidos oficiales llegó a U ll ibarri en 1966. Procedía de Santander, donde lo compró de segunda mano en el Club Náutico de la capital cántabra . Su nombre original era "Tolopa", pero fue re bautizado como "Gamboa" para nave...