txoisako aldapa - la cuesta de txoisa
Errepide berdina da, pendiz berdina, Txoisakoa, Gipuzkoatik Gasteizera zihoan errepide nagusiko aldapatxoa. Bigarrenean, eskuinean ikusten den etxea Lengaranena da. Eta urtegia egin bezain laster argazkian ageri den gurutzea Klub berriaren gaineko bazterretara aldatu zen. Aldatu aurretik zegoen tokian - XX.aren hirugarren hamarkadara arte- oso gurutze bikaina izan zen, Meagakoa, baina diotenez Oñatiko jauntxo batek ura eraman eta ordain gisa jarritako diruarekin herriko apaizak argazkikoa enkargatu zuen, elizako teilatua berriztatu ondoan geratu zitzaion tanponekin. Argazkiak atera ziren tokia, gutxi gora behera, Klub Nautikoaren igerilekua da orain. Urtegia bete zenetik - 1956- denbora luze eman den arren, urtegiko urek behera egiten dutenean errepide asfaltatua ikus daiteke oraindik. Se trata de la misma carretera, la misma cuesta, llegando al barrio Txoisa por la carretera general que unía Gipuzkoa con Vitoria. La casa de la derecha de la segunda foto pertenecía y sigue pertenecie