On Jose Migel Barandiaran Uribarrin - Don José Miguel Barandiaran en Ullibarri
Euskal kulturaren patriarka izan zen On Jose Migel Barandiaran Uribarri egon zeneko lekukotasuna ematen duen argazkia da. Ez daukat lehen planoko erretraturik. Atzean agertzen zaigu ataundarraren soslaia, Pilar ilobak jantziak ongi ipintzen ari bide zaizkiola. 1982ko urriaren 30 zen. Barandiaranek 93 egitera zihoan, abenduaren 31an. Uribarriko elizan senide bat ezkondu zelako etorri zen On Jose Migel Uribarrira. Eta bazkaria Gatzagako Gure Ametsan egin zuten, bere egunerokoan On Jose Migelek idatzita utzi zuen bezala: Urriak 30 n Eguna .- Ullibarri Ganboa izeneko Araba’ko errira juan gaittuk Pilare eta ni, eta gurekin illoba Felipe eta onen etxekoandre ere. Illoba Jose Mari’n alaba Lurdes’en ezkontzara juan gaittuk. Felipek ezkondu zeetuk edo ezkon-itzak esaten lagundu zeek biei, Lurdes’i eta Txomin’i alegia. –Ondoren “Amets” izeneko jatetxera (Gatzagako lurretan) juan gaittuk. –Gero, illuntzerako, etxera. Esta es una fotografía que atestigua la presencia de qui...