On Jose Migel Barandiaran Uribarrin - Don José Miguel Barandiaran en Ullibarri
Euskal kulturaren patriarka izan zen On Jose Migel Barandiaran Uribarri egon zeneko lekukotasuna ematen duen argazkia da. Ez daukat lehen planoko erretraturik. Atzean agertzen zaigu ataundarraren soslaia, Pilar ilobak jantziak ongi ipintzen ari bide zaizkiola. 1982ko urriaren 30 zen. Barandiaranek 93 egitera zihoan, abenduaren 31an. Uribarriko elizan senide bat ezkondu zelako etorri zen On Jose Migel Uribarrira.
Eta bazkaria Gatzagako Gure Ametsan egin zuten, bere egunerokoan On Jose Migelek idatzita utzi zuen bezala:
Urriak 30n Eguna.- Ullibarri Ganboa izeneko Araba’ko errira juan gaittuk Pilare eta ni, eta gurekin illoba Felipe eta onen etxekoandre ere. Illoba Jose Mari’n alaba Lurdes’en ezkontzara juan gaittuk. Felipek ezkondu zeetuk edo ezkon-itzak esaten lagundu zeek biei, Lurdes’i eta Txomin’i alegia. –Ondoren “Amets” izeneko jatetxera (Gatzagako lurretan) juan gaittuk. –Gero, illuntzerako, etxera.
Esta es una fotografía que atestigua la presencia de quien fuera patriarca de la cultura vasca, don José Miguel Barandiaran, en Ullibarri. No tengo instantánea en primer plano. Al fondo de la foto asoma el perfil del sabio de Ataun, con su sobrina Pilar abrigándole. Era el 30 de octubre de 1982. Barandiaran iba a cumplir 93 años el 31 de diciembre. Barandiarán acudió, como lo dejó escrito en su diario, a la boda de un familiar en la iglesia de Ullibarri. Y comieron en Gure Ametsa.
Día 30 de Octubre.
Pilar y yo hemos ido al pueblo alavés de Ullibarri Ganboa, y con nosotros el
sobrino Felipe y su ama de casa. Se celebraba la boda de Lurdes, hija del sobrino
José Mari, con Txomin. Los ha casado Felipe. Después hemos ido al restaurante “Amets”
(en la parte de Salinas) Al anochecer hemos vuelto a casa. (traducción del diario escrito en euskera)
Ezkontzaren ondoko bazkaria Gure Ametsan - Comida en Gure Ametsa tras la boda |
Argazkiak/Fotos: Jose Miguel Barandiaran Fundazioa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina