gurutzea. 1940. el crucero
+E.Guinea_May1940_Ullibarri%20Gamboa.jpg)
Gehienontzat gaurko argazkiak Uribarri ezezagun baten txoko bat azaltzen digu. Hortxe dugu lehen planoan Gurutzea, egun daukagun tokitik metro batzuk barne alderago. Ezkerreko horma Sarralde sendiaren etxekoa da. Garaian sarraldetarrek zeukaten zerratokian ekoizturiko ola batzuk ikusten dira Gurutzearen atze aldean. Eta ondoko eraikin irekia? Kontuan izan argazkia 1940 ingurukoa dela eta orduan, gaur Rakel eta Mertxe Ortiz de Elgearen etxea Victoriano Aranguren eta Ignazia Ormaetxearena zen. Gero haien loba Fidel Lengaranen eskuetara igaro zen, etxean Estefana Lopez de Ipiña emaztearekin bizi izan zena. Ignaziak borda hartan idiak gordetzen zituen – garraio lanetan iharduten zuen- eta Fidelek, artzain, artaldea erretiratzen zuen hartara. Asteburuetan borde hori bolatoki bihurtzen zen. Eskuinean antzematen den eraikina, berriz, gaur Ana Mari Aldairen etxea da. Garai hartan, Jenaro Cobos bizi zen eta taberna bat zeukan bertan. Argazkia Enrique Guinearena da eta, Gasteizk...