"la mía voz" zinemaldiko garailea - "la mía voz" ganadora del certamen de cine de ecología
Ana Aznarez Yera zinegilearen "La mia voz" da 2024ko GAMBOA Zinemaldiaren Sail Ofizialeko irabazlea. Aragoitik iritsitako laburmetraiak epai mahaiaren arreta irabazi zuen hasieratik eta berarentzat izan da aurtengo sari nagusia. Ana Aznarez zuzendariak eskertu zuen bideo batean epai mahaiaren erabakia. "Uribarrin errodatutakoa" sailean, berriz, Iker Aguirre Vea-Murguíaren "Ni rastro de los saltamontes" izan da garailea. Laburmetraia honek p ublikoaren saria ere bereganatu du. Oier Garcia de Vicuña aktoreak jaso zituen bi sariak. Euskara hoberen erabili duen bideoa “Uribarri Ganboako natura” izan da, Elaia Delgado, Urtzi Ginart eta Itsaso Ginart gaztetxoek ekoiztua. Urtzi eta Itsasok eskuratu zuten saria, eta baita diploma bana Zinemaldiko partaide gazteenak izateagatik. Itziar Rekalde artista arabarrak gidatua, atzo arratsaldean burutu zen Zinemaldiaren saio nagusia Uribarri Ganboako elizan, eta finalera iritsitako laburmetraiak ikusi ahal izan zire