Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2026

zeramika Uribarrin - la cerámica en Ullíbarri

Irudia
  Otsaila zeramikari eskainiko zaio Uribarrin, GKEtik eratu diren zenbait ekintza direla eta. Hitzaldi batek emango dio abia otsailaren 7an, eta tailer batekin amaituko da 28an. Uribarrirekin oso lotua egon den ofizioa da eltzegilearena, eta horren oroitzapena ez galtzea da jardunaldi hauekin lortu nahi dena. Helburua betetzeko goi mailako aditu batekin kontaktatu zen: Blanka Gomez de Segura, Olleriasko Euskal Zeramikaren Museoko sortzaile eta zuzendaria. Eta Blankak hitzaldia emango du Uribarrin bertan eta hilaren amaieran Olleriaseko Museoan tailer bat zuzenduko du zeramikaren ezkutuetan barrena egin nahi dutenentzat. =====.===== En Ullíbarri febrero estará dedicado a la cerámica, gracias a diversas actividades organizadas por Ganboa Kultura Elkartea (GKE). Dará comienzo con una conferencia el 7 de febrero y finalizará con un taller el 28. La alfarería es una profesión estrechamente vinculada a Ullíbarri, y el objetivo de estas actividades es preservar su memoria. Para logr...

Ganboa, nondik - orígen de Gamboa

Irudia
  Ziur nago irakurle uribarritarrak sarritan egin diola galdera bere buruari, nondik ote datorren Ganboa deitura. Zalantza bera izan da betidanik eta erantzuna hortxe geratzen da, ezezagunaren lainopean, ganboaren jatorriak XII. mendera arte eraman baikintzake eta garai hartako zehazkizunak deszifratzea ezinaren hurrena da. Nire aldetik, gehien tiratzen nauen bertsioa azalduko dut, labur-labur, suposamenduen zuhaitzetatik urrun joan baikintezke eta beti emaitza berdinarekin: zalantza. XII. mendeko Euskal Herriko jauntxoen erregeekiko   jarrera Nafarroa edo Gaztelako uneko titularren interesen araberakoa izan ohi zen. Horrela, 1127 inguruan Alfontso I. gaztelarrak Ladron de Gebara oñatiarrari eman zion, besteak beste, Arabako lurraldea. Noski, ordurako Ladron horrek Gebarako bere lurretatik Arabako zati handi bat kontrolatzen zuen. Ladronen biloba batek – Pero Velez de Gebara, lurraldearen gaineko titularitatearekin segitzen zuenak- 1181ean jaiotako Santxo semeari eman zion G...

herri bazkaria. otsailak 7 febrero. comida popular

Irudia
  EGITARAUA - PROGRAMA 11:30. Hitzaldia / Conferencia 14:30. Bazkaria / Comida Babarrunak sakramentuekin /  Alubias con sacramentos Gozopila /  Tarta Kafe, ardoak / Café, vinos Bazkideak / Socios: 22 euro            Ez direnak /No socios: 25 euro 17:30    2026ko Uribarri Ganboako tokiko Mus Txapelketaren lehen saioa / Primera ronda del Campeonato local de Ullíbarri Gamboa 2026 Bazkarirako izen ematea, otsailak 2ra arte / Inscripción para la comida: hasta 2 de febrero ganboakulturaelkartea@gmail.com Chat de Ullíbarri (dirigido a GKE, indicando nº de comensales) Oharra: Laster informazio osagarri gehiago egun horretako hitzaldiaren inguruan Nota: En breve más información complementaria sobre la conferencia de ese día

duela 190 urte, giriak Uribarrin - los guiris en Ullibarri, hace 190 años

Irudia
Manuel Bausá  Lehen karlistada (1833-40) izan zen Euskal Herriko bazterrak XIX. mendean bigarren aldiz astindu zituen gerra, Napoleonen ejerzitoaren okupazioaren ondoren (1808-13). Zer esanik ez, Uribarrin ere sakon sentitu zen Carlos V. pretendientea eta espainiar liberal-monarkiko-isabelinoen arteko liskarraren eragina. Gaur dakardan dokumentuak garbi asko adierazten du noraino zegoen pasiboki (edo agian ez hain pasibo) inplikatua uribarritarren gizarte txikia norgehiagoketa odoltsu hartan. Uribarrin egon zen kokatua 1836an, girien kuartel nagusi bat, Bausa komandante orokorraren agindupean.  Manuel Bausá y Ortiz de Molinillos 1786an jaioa zen, Alhucemasen. Luis Fernandez de Córdova, gerra hartan iparraldeko armadako buruzagi nagusiak, gobernuari proposatu zion Bausari brigadier-maila ematea eta  gaztelar eta arabar   "bi Errioxa" izenekoen komandante buru izendatzea. Eta titulu horrekin borrokatu zuen Uribarrin eta inguruetan. Gaur duela 190 urte. Irakur de...

caravansa eta schommer - caravansa y schommer

Irudia
  Elurra zen Uribarriko inguruetan Elgeako mendietan irahgar daitekeenez. Hori ez zen eragozpenik gertatu Alberto Schommer argazkilari handiarentzat, eta Gasteizko Klub Nautikoaren instalakuntza zaharretaraino heldu zen, Caravansa enpresarentzat publizitate kanpainarako argazkiak egiteko. Seat 600 batekin nahikoa zen zure oporraldia erosotasun osoarekin planifikatzeko. Noski, 1965 inguruko erosotasun hitzak adierazten zuen adierazpenarekin. Había nevado en los alrededores de Ullíibarri, como se puede apreciar en la sierra de Elguea. Ello no desanimó al gran fotógrafo Alberto Schommer, quien acudió a las antiguas instalaciones del Club Náutico de Vitoria para tomar fotos para una campaña publicitaria de la empresa Caravansa. Un Seat 600 era suficiente para planificar las vacaciones con total comodidad. Por supuesto, con el alcance que la palabra comodidad tenía en 1965.

ez zegoen ajerik - no había resaca

Irudia
Argazkia 1964ko urtarrilaren 1ean atera zen. Gasteizko Klub Nautikoaren txalupa bat errepide zaharretik uretara atera berri zuten. Uribarriko hiri bizilagun ageri zaizkigu,  beheko argazkian identifikatuak, operazioa ikusten. Ez bide zuten gabon zaharreko ajerik. Eskuineko atzealdean hilerria dago, eta erdian, presa eraikitzen bitartean materiala prestatzen zen instalazioetara Landa harrobitik harria garraiatzeko kableak eusten zituzten dorreetako bat. ====..==== La foto está obtenida el 1 de enero de 1964. Se acababa de echar al agua, por la carretera vieja, una barca del Club Náutico Vitoria . Observando la operación vemos a tres ullibarritarras, identificados en la foto de abajo. No parece que tuvieran resaca de la noche vieja. Al fondo a la derecha, el cementerio y al centro una de las torretas encargadas de soportar los cables que durante la construcción de la presa habían servido para el transporte de la piedra desde la cantera de Landa a las instalaciones donde se preparab...

errepuierre eta eguzkiari diosala - errepuierre y saludando al sol

Irudia
Errepuierre eta Iturburu gaina. Omega eta alfa. Erre genituen urte zaharreko hondarrak eta ongietorri eman genion eguzki berriari. Errepuierre y alto de Iturburu. Omega y alfa. Quemamos los despojos del año viejo y dimos la bienvenida al nuevo sol. Argazkiak: Josune, Ekain, Josemari