Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2026

zeramikarekiko hurbileta - acercamiento a la cerámica

Irudia
Ikastaro trinko polita gaur goizean uribarritar talde batek Olleriaseko Euskal Zeramikaren Museoan gozatu duena. Blanka Gomez de Segura eta Aitziber Gorosabelek bikain zuzendu dute jardunaldia, bisitariek ezagutu ditzaten aspaldiko ofizio baten sekretuak. Testuingurua behar bezala ulertzeko egindako bisita gidatuaren ostean alderdi praktikoan sartu dira uribarritarrak. Gustura ihardun dute bi irakasle trebe eta adituen esanetara. Blankak ikastaldiaren amaieran esan duen moduan, helburua ez zen jolas egitea baizik milurteko lanbide batekin kontaktu hartzea eta horrekiko miresmen puntu bat sorraraztea. GKEk antolatutako gaurko bisita praktikoa eta hilaren 7ko Blankaren beraren Uribarriko hitzaldia mugarritzat har daitezke, Uribarriko ofizio ospetsua izandako eltzegintzaz ideia zehatzago batez jabetzeko. Un cursillo intensivo muy interesante el que esta mañana ha disfrutado un grupo de ullibarritarras en el Museo de Cerámica Vasca de Ollerias. Blanka Gómez de Segura y Aitziber Goros...

aramaio eta uribarriren arteko ituna - acuerdo entre aramaio y ullibarri

Irudia
Goiko dokumentua Uribarriko artxiboan dago. Deigarria da bere itxurarengatik, aurreko zigilu polita dela eta. Kontuan badugu 1551koa dela are txundigarriagoa egiten zaigu, dokumentuaren kalitatearengatik. Uribarri eta Aramaiok elkarren ondoko mugak dituzte eta bateko zein besteko ganaduek mugak haustean egiten zituzten kalteak ekiditearren eta neurriak jartzearren egin zen dokumentua. Honela zioen Aramaion erredaktatuko idazkia: “En el lugar de Ibarra de Aramayona a seis de Enero de mil quinientos cincuenta y un años, reunido en junta general el Concejo y vecinos del Valle de Aramayona, el dicho Concejo dijo que por cuanto en diversas veces se habían juntado los oficiales del lugar de Ullibarri Gamboa, concejo de él, tenían platicado para dar la orden que se había de tener en el pacer de los ganados. A las penas, calumnias y posturas que se habían llevar de los ganados…” Itunera iristeko Uribarriko kontzejuak ere bilera egin behar izan zuen bere ordezkariari boterea emateko. Hone...

hegazkinetik atzo - ayer desde la avioneta

Irudia
  Oso argazki ederrak dira, atzo Pedro eta Iñakik euren hegazkinetik atera zituztenak. Goikoak euri jasak eragindako lohi-agerpena marraztuta ikusten da, Zadorra ibaia urtegi bihurtzen den Maturanako ahoaren inguruan, eta Azuako akueduktoraino iristen dena. Bigarrenean, Gorbeia elurtuta eta bi urtegiak. Eskerrik asko, Pedro eta Iñakiri!! Preciosas fotos, tomadas ayer por  Pedro e Iñaki desde su avioneta.  La de arriba  muestra el flujo de lodo provocado por las fuertes lluvias, alrededor de la desembocadura del Zadorra en  Maturana, donde el río Zadorra se convierte en embalse, mancha que llega y traspasa  el acueducto de Azua. En la segunda, se aprecia el Gorbea nevado y los dos embalses. ¡Gracias, Pedro e Iñaki! Argazkiak: Pedro Gorospe

presaren barrukoak ezagutzen - conociendo los interiores de la presa

Irudia
Atzo egun berezia izan zen zorte oneko pertsona talde batentzat, ni barne, Uribarriko urtegiko presa barrundik bisitatzera gonbidatu baikintuzten. Esan beharra daukat, herrira heldu nintzenetik - eta urte batzuk pasa dira!- nire gurarik maiteenetako bat zela hormaren barrukoak ezagutzea, eta atzora arte ezinezkoa gertatu zait, erakunde kudeatzaileari behin eta berriz eskatu arren. Diego Ruiz Barazar ekoizpen zentroko buruak, eta Izaskun Rica Iparraldeko Arroko buruak, ongietorri bero eta atsegina eman ziguten. Nire eskerrik zintzoenak haiei, eta baita Jaioneri eta Celiari ere. Presako bisitaren ostean Gasteizko Klub Nautikoan jarraitu zuen ekitaldiak, urtegien gaineko azalpen teknikoak eskaini zitzaizkigularik.   Hemen uzten zaituztet argazki batzuekin.   Jornada especial la que ayer vivimos un grupo de afortunados, invitados a visitar por dentro la presa del embalse de Ullíbarri. Tengo que decir que era uno de mis objetivos más perseguidos desde que vivo en el pueblo ...

jardunaldi betea - jornada completa

Irudia
  Oso egun betea atzo bizi izan genuena Uribarrin, GKEk antolatua. Ez da bakarrik neguko herri bazkaria ospatu zelako, baizik eta goizean Blanka Gomez de Segurak eskainia Uribarri Ganboako eltzetegien gaineko hitzaldi mamitsu eta interesgarria eskaini zuelako ere. “Uribarriko eltzetegiak. XXI. mendeko emakume eltzegile batek azaldua” izan zen titulua eta bere azalpen joria ez ezik XX. mendeko eltzegile handiekin – horietako bat Nikolas Agirrebeitia uribarritarra- ekoizturiko bideoa proiektatu zen.   Blanka txalotua izan zen bere hitzaldiaren ostean eta Rakel Ortiz de Elgeak oroigailu adierazgarri bat eskaini zion, herriko beste lanbide ohi bat adierazten duen erratza. Bertaratutakoei   “Uribarri Ganboako eltzegintza” foiletoaren ale bana banatu zitzaien. Arratsaldeko 3etan ongi zerbitzatutako mahai bati ekin zitzaion eta oso berandu arte luzatu zen mahai ondokoa, tartean herriko Mus Txapelketaren lehen saioa burutu zelarik. Ez ahaztu, zeramikaren gaineko jarduera ot...