Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2026

1860ko eguzki eklipse osoa - el eclipse total de sol de 1860

Irudia
  1860ko uztailaren 11an, Johann Heinrich von Mälder munduko astronomorik ospetsuenetakoa igaro zen Uribarritik Gasteizko bidean, hil hartako 18an – Santa Marina-  izango zen eguzki eklipse osoa ikusi eta ikertzeko espresuki Estoniatik etorria. Zaldi-gurdiz egin zituen, herrialde hura eta Arabako hiriburua bereizten dituzten 4.000 kilometroak. Iñaki Armentia Gomez de Segura adiskideak lan interesgarri bat burutu du, XIX. mendeko fenomeno astronomiko haren gain, eta abuztuaren 12koa atarian dagoenez, honantx Iñakiren lanerako esteka: https://cadenaser.com/euskadi/2026/07/17/desde-tartu-estonia-a-vitoria-gasteiz-para-observar-el-eclipse-total-de-sol-de-1860-ser-vitoria/ El 11 de julio de 1860 pasó por Ullíbarri camino de Vitoria, donde levantaría su observatorio astronómico, uno de los más afamados astrónomos del mundo:  Johann Heinrich von Mälder. Venía desde su Estonia natal a observar y estudiar el eclipse total de sol que iba a producirse una semana más tarde, con...

zadorra ibaia satelite batetik - rio zadorra a vista de satélite

Irudia
Google Earth ez da gaurko inbentoa. Gaur dakardan argazkiak 1956era garamatza, iparramerikar satelite bat Uribarri gainetik igaro zen uneraino, eta orduan argazkiak atera zituen, bere interesetarako. Urak artean lurraldea inbaditu gabe ziren, eta argazkiaren kalitatea ona ez bada ere, xehetasunak iger daitezke. Aprobetxatu egin nahi izan dut argazkia, Zadorra ibaia Uribarritik nondik zihoan adierazteko. Kolore gorriz marratu dut ibaia. Gangaribay zubia berdez. Une haietan eraikitzen ari zen presa oriz. Eta Uribarritik igarotzen zen errepide zaharra urdinez. Landa aldetik San Juan haizpera iristean ez zuen errekak bihurgune itxia egiten, baizik eta iparralderantz segitzen zuen, eta gero hegomendebalderantz itzultzen zen. Aldayan zehar, Santutxua zeritzan tokiko Gangaribay zubira heltzen zen eta ipar-mendebalderantz jarraituz, gaurko errepidearen alderaino iristen zen, handik hegorantz egiteko, eta presa dagoen tokitik behera egiten zuen. Google Earth no es un invento de hoy. La fo...

hiru zutabe - tres columnas

Irudia
  Txoisa Elkarteko hiru bazkide ageri zaizkigu 1979ko uztailaren 28ko argazkian. Frantzisko Garzia "Txato" Leongoa, Justo Molina Extremadurakoa eta Josetxu Velez de Mendizabal uribarritarra. Atzealdeko kartelean, jaiak finantzatu ahal izateko prestatutako txosnako horman irakur daiteke elkartearen anagramarekin egindako eranskailuak eskura zitezkeela, borondatezko ekarpenean. Jaietako aldizkaria, berriz, doan eskaintzen zen. A! Eta Txatok eta Justok BAI EUSKARARI kamiseta luzitzen zuten harro. En la fotografía del 28 de julio de 1979 aparecen tres de los socios de la Sociedad Txoisa, organizadora durante tres años de las fiestas del barrio. Ellos son el leonés  Francisco García "Txato", el extremeño Justo Molina y el ullibarritarra Josetxu Velez de Mendizabal. En el cartel de la pared de la txosna preparada para recaudar fondos con los que financiar las fiestas se puede leer que estaba a disposición del que quisiera lucirla una pegatina con el anagrama de la socieda...

santa marinako harria - la piedra de santa marina

Irudia
Bost urte dira aurtengoarekin Santa Marina baselizaren hondarrek harriaren tributua jasotzen dutela.  Aurten ere, uztailaren 18ko eguerdian harria botako da. Eta dagoeneko, lehen ediziotik margotu duenak bere lana burutu du... nahiz eta aurtengo lanean Unai semeak lagundu badio ere. Horrek esan nahi du lekukotza ziurtatuta dagoela. Este año se cumple la quinta edición en la que las ruinas de la ermita de Santa Marina reciben el «tributo de la piedra». Esta se lanzará de nuevo este año el 18 de julio, al mediodía. La persona que la ha engalanado desde la primera edición ha completado su trabajo, aunque en esta ocasión ha contado con la ayuda de su hijo Unai, quien garantiza la continuidad del legado.  

Gorka Knörr Uribarrin - Gorka Knörr en Ullíbarri

Irudia
Egun batzuen barru Gorka Knörr Gasteizen ariko da kantuan. Ba… duela berrogeita bost urte Uribarriko elizan abestu zuen, Txoisa Elkarteak antolatutako ekitaldi polit batean. Hirugarren urtea zen elkarte horrek Uribarriko jaiak antolatzen zituela – abuztuaren 1 eta 2an-  eta egitarauaren hastapen gisa Gasteizko abeslari handia ekarri genuen. E rrezitaldiaz gain Gorkak uneko euskal kantagintzaz ihardun zuen entzulego murritz baina gogotsuaren aurrean. Gorkari bere anaia Natxok lagundu zion organo elektronikoarekin. Eta udako gau eder hark oso amaiera musikatu berantiarra izan zuen, elizaren aurreko zelaitxoan atondu genuen afarian. Ahaztu egiten ez diren une goxoak!   Dentro de unos días Gorka Knörr actuará en Vitoria-Gasteiz. Pues... hace cuarenta y cinco años cantó en la iglesia de Ullibarri, durante un entrañable evento promovido por Txoisa Elkartea. Era el tercer año que la asociación organizaba las fiestas del pueblo —celebradas los días 1 y 2 de agosto— e invitamos al ...

Domi Andereñoa omenduz - homenajeando a la Señorita Domi

Irudia
Bere ohien omenaldia -  Blanca Antepara alkate andreak oroigailu bat eskaintzen dio   Homenaje de sus ex.  La alcaldesa Blanca Antépara le ofrece un obsequio   Domi Atxa uribarritar askoren baitan dago.  Gipuzkoako Aretxabaletan jaio zen 1916ko abuztuaren 4an. Eta Uribarrin maistra izan zen 1941-58 aldian. Duela hamar urte, 2016ko uztailaren 2an eskaini zitzaion omenaldia Uribarrin. Eta bere jaioterrian hil zen 2022ko martxoaren 21ean. Bere omenaldirako beheko lerroak idatzi nituen: Domi Atxa está en la memoria de muchos ullibarritarras.  Nació en Aretxabaleta, Gipuzkoa, el 4 de agosto de 1916. Fue maestra en Ullíbarri entre 1941 y 1958. Hace diez años, se le rindió homenaje en Ullíbarri el 2 de julio de 2016. Falleció en su pueblo natal el 21 de marzo de 2022. Para su homenaje en Ullíbarri escribí las siguientes líneas: LA SEÑORITA DOMI Hamazortzi urterekin erdiesten da adin nagusitasunera. Horiexek dira Domi Andereñoak gure artean egin zituena. Hementxe...