Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2022

aurreneko hiru bataioak - los tres primeros bautizos. 1543

Irudia
Uribarriko pontea - Pila bautismal de Ullibarri Eliza katolikoaren Trentoko I Kontzilioa 1545-1563 bitartean izan zen. Bilkura luze hartako erabakietako bat eliza guztietan bataio eta ezkontzen erregistroa eramateko agindua izan zen. Zertarako? Elizak biztanleen kontrola modu hurbilagotik egin ahal izateko. Horri esker, dena den, egun informazio mordoa daukagu eta genealogiaren zati zabal bat erregistro horien bidez egin daiteke. Uribarri Ganboari dagokionez, ordea, deigarria da erregistroetako lehen apunteak Trentokoa baino lehenagokoak izatea – 1543koak- eta San Andres elizaren liburuetan agertzen diren urte hartako hiruak honakoak ditugu, hiruak bataiokoak: El Primer Concilio de Trento de la iglesia católica se celebró entre 1545 y 1563. Una de las decisiones de ese largo encuentro fue ordenar el registro de bautismos y matrimonios en todas las parroquias. ¿Para qué? Sencillamente para que la iglesia pudiera tener de esa manera un control más cercano de la población. Gracias

goiko gurutzea - la cruz grande

Irudia
Uribarriko mendietako gurutzeei dagokienez, goikoa - Iturburukoa-  1908an jarri zen. Herrian urte hartan eliz-misioak izan ziren, bi frantziskotarrek gidatuta, eta Uribarrira inguruetako jende asko hurbildu zen. Aita Antonio zeritzana izan zen hizlaria eta orduko lekukoek ziotenez bihotza ukitzen zuten hitzekin predikatzen zuen. Bederatziurreneko azken egunean Iturburun jaso zen gurutzea, bertako biztanleen kristau fedea erakusteko nahian. Biktoriano Oleaga Landako arotzak prestatu zuen eta Bernando Martinez apaiz uribarritarrak bedeinkatu. Laurogei urtez iraun zuen zutik zurezko gurutze hark eta bere egoera kaxkarra zela-eta, Delfin Ruiz de Azuak burnizko beste batengatik ordezkatzea proposatu zuen eta bere seme Pedro eta Luis Mariren laguntzarekin baita egitasmoa errealitatea bilakatu ere. 1989ko maiatzaren 3an - Maiatzeko Gurutzearen Egunean- inauguratu egin zuten, herriko lagun tropel baten lekukotzarekin. Gaur betetzen ditu urteak. De las cruces de los montes de Uribarri, la conoc