zazpi tronpatako elefantea - el elefante de siete trompas
Uribarriko presaren ondoko ur arazketako estazioan urtetan ikusi ahal izan genuen gaur dakargun argazkiko eskultura. Gero, egun batetik bestera, desagertu egin zen. Ez da, jakina, elefanteak larre edota ikuspegi hobeak nahiago izan zituela, baizik eta ezadostasun ekonomiko baten ondorioz eskulturegileak bertatik kentzea erabaki zuela. Ur arazketako estazioa eraiki zuen Cabencal enpresak enkargatu zion 1980an Pablo Lopez eskulturegile gasteiztarrari obra, Gasteizko Udalari oparitzeko asmoarekin. Bertan instalatu zen eta 1996an, artean obraren kostoa kitatzeke zegoenez, artistak obra handik kentzea erabaki zuen. Argazkian, eskultura eta egilea. Elefantearen zazpi tronpek, estazioko zazpi ur-hartuneak adierazten zituzten. En la estación depuradora de aguas junto a la presa de Ullibarri, durante años pudimos ver la escultura que traigo hoy en la foto. Pero de un día para otro desapareció. No es, por supuesto, que el elefante prefiriera mejores pastos o diferentes vistas, sino que, por ...