Mezuak

zazpi tronpatako elefantea - el elefante de siete trompas

Irudia
Uribarriko presaren ondoko ur arazketako estazioan urtetan ikusi ahal izan genuen gaur dakargun argazkiko eskultura. Gero, egun batetik bestera, desagertu egin zen. Ez da, jakina, elefanteak larre edota ikuspegi hobeak nahiago izan zituela, baizik eta ezadostasun ekonomiko baten ondorioz eskulturegileak bertatik kentzea erabaki zuela. Ur arazketako estazioa eraiki zuen Cabencal enpresak enkargatu zion 1980an Pablo Lopez eskulturegile gasteiztarrari obra, Gasteizko Udalari oparitzeko asmoarekin. Bertan instalatu zen eta 1996an, artean obraren kostoa kitatzeke zegoenez, artistak obra handik kentzea erabaki zuen. Argazkian, eskultura eta egilea. Elefantearen zazpi tronpek, estazioko zazpi ur-hartuneak adierazten zituzten. En la estación depuradora de aguas junto a la presa de Ullibarri, durante años pudimos ver la escultura que traigo hoy en la foto. Pero de un día para otro desapareció. No es, por supuesto, que el elefante prefiriera mejores pastos o diferentes vistas, sino que, por ...

eskutitza diputazioari urtegiko obrak zirela eta – carta a la Diputación por las obras del embalse

Irudia
Ladislao Sarralde   Urtegiko obrak aurrera zihoazen 1953an, baina egia da Uribarriko biztanleak kexu zeudela, ez baitzekiten ezer “Aguas y Saltos del Zadorra” enpresaren asmoaz, kaltetuei ordaindu beharreko diru eta konpentsazioen gain. Abagune hartan, Arrazua Ubarrundiko alkateak, Ladislao Sarralde uribarritarra, idazki bat bidali zion Arabako Foru Aldundiari, uribarritarren haserre eta kezka azalduz. Hona hemen, idazki haren zati batzuk, 1953ko apirilaren 11an igorria, hain justu, gaur duela hirurogeita hamar urte: Las obras del embalse avanzaban en 1953, pero lo cierto es que los habitantes de Ullibarri se quejaban de la falta de noticias sobre las indemnizaciones y compensaciones que la empresa “Aguas y Saltos del Zadorra” debía satisfacer a los afectados. En esta ocasión, el alcalde de Arrazua Ubarrundia, el ullibarritarra Ladislao Sarralde, remitió un escrito a la Diputación Foral de Álava en el que expresaba el malestar y preocupación de los vecinos. He extraído algunos fr...

trena - el tren

Irudia
  Bai, badakit Uribarrik ez zuela inoiz tren geltokirik izan, nahiz eta bere terrenoetatik igarotzen zen. Landak, ordea, bai. Geltokia "La estación" auzoan zegoen, XIX. mendetik. Lehenik baporezkoa eta iragan mendeko berrogeietatik elektrifikatua ibili zen tren hura. Argazkia 1955 ingurukoa da. Zoritxarrez, trena desagertu egin zen - desagertarazi egin zuten- auskalo zer arrazoirengatik, eta bere bizitzaren azken eguna1967ko abenduaren 31 izan zen. Agur betiko Gasteiz-Mekolalde lineari eta garraio zerbitzu aukera paregabeari. Izan ziren mugimenduak trena bizirik iraunarazteko, baina denak alperrekoak. Agian garrantzitsuena, 1966an gertatu zen, trena zeharkatzen zituen Araba eta Gipuzkoako herri guztietako ordezkariek osatua. Uribarri Ganboak ere esku hartu zuen aldarrikapen hartan, uribarritarrentzat oso garrantzi handikoa baitzen zerbitzu hura. Behean irakur daitezke talde haren bileretako baten akta: Sí, ya sé que Ullibarri nunca tuvo estación de tren, aunque pasara...