hotzak dardaran - tiritando de frío
Argazkiak 1965eko ekainaren 27ra garamatza, Espainiako Vaurien Bela Txapelketara. Gasteizko Klub Nautikoak bi urte besterik ez zituen martxan, eta hauxe zen ordura arteko ur kirol konpromisorik serioena elkartearentzat.
Aipatu bezala, azpiegitura oraindik
hastapenetan zegoen, eta boluntario kopuru handia behar zen maila honetako
ekitaldi baten eskakizun guztiak betetzeko. Argazkia horren lekukoa da.
Parte-hartzaile gazte bi —Extremadurakoak, hain zuzen ere, neska eta mutila—
irauli egin ziren lehen saioan, eta erreskate taldeak uretatik atera zituen,
hotzez dardarka. Argazkian, mutila ikusten dugu, eta eskuinean Txema Cobas agertzen
da, eta kamerari bizkarra emanez, Uribarriko Jesus Bilbao “Yurre”, beti
laguntzeko prest. Ikustekoa da zein nolako janzkera zerakutsaten garaiko ur kirolariek.
Baina une hartako gauza bitxia ez da argazkian
islatzen: lehorrera iritsitakoan, bi guardia zibilek beren kapak utzi zizkieten
gazteei, berotzen laguntzeko. Bigarren saioa hasi zen, eta iraulitakoak ere txapelketara
itzuli ziren… kapak kendu gabe, oharkabez. Lehian ari zirela, erreskate-ontzi batek froga-zelaira
sartu behar izan zuen, guardia zibilen jantziak berreskuratzeko, bikotearen zaintza
txanda amaitu baitzen eta kuartelera itzuli behar baitzuten.
Hirurogei urte eman dira ordudanik.
La foto nos lleva al 27
de junio de 1965, a la celebración del Campeonato de España de vela clase
Vaurien. El Club Náutico Vitoria apenas llevaba dos años de funcionamiento y
aquélla fue la primera ocasión de mostrar que se apostaba firmemente por el
deporte náutico.
Como digo, la
infraestructura estaba aún en mantillas y hubo que echar mano de cantidad de
voluntarios para cubrir todas las necesidades que una prueba de esa categoría
exigía. Y la foto es una muestra de ello. Dos jóvenes participantes – extremeños
para más señas, chica y chico- habían volcado en la primera manga y el servicio
de rescate los sacó del agua tiritando de frío. En la foto se puede ver al
chico, con Txema Cobas a la derecha, y de espaldas aparece el ullibarritarra Jesús
Bilbao “Yurre”, siempre dispuesto a echar una mano. Hay que ver qué vestimenta
llevaban en la época los balandristas.
Pues, lo curioso de aquel momento no se ve en la foto: al llegar a tierra una pareja de guardias civiles dejó sus capas a los dos jóvenes para que entraran en calor. Comenzó la segunda manga y los regatistas -sin apercibirse de ello- se echaron al agua con las capas puestas. A mitad de prueba una lancha de salvamento tuvo que entrar en el campo de regatas en busca de las prendas, ya que a los guardias civiles se les había acabado el turno de vigilancia y debían regresar al cuartel.
Sesenta años han transcurrido desde entonces.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina