Gorka Knörr Uribarrin - Gorka Knörr en Ullíbarri
Egun batzuen barru Gorka Knörr Gasteizen ariko da kantuan. Ba… duela berrogeita bost urte Uribarriko elizan abestu zuen, Txoisa Elkarteak antolatutako ekitaldi polit batean. Hirugarren urtea zen elkarte horrek Uribarriko jaiak antolatzen zituela – abuztuaren 1 eta 2an- eta egitarauaren hastapen gisa Gasteizko abeslari handia ekarri genuen.
Errezitaldiaz gain Gorkak uneko euskal kantagintzaz ihardun zuen entzulego murritz baina gogotsuaren aurrean. Gorkari bere anaia Natxok lagundu zion organo elektronikoarekin.
Eta udako gau eder hark oso amaiera musikatu berantiarra izan zuen, elizaren aurreko zelaitxoan atondu genuen afarian.
Ahaztu
egiten ez diren une goxoak!
Dentro de unos días Gorka Knörr actuará en Vitoria-Gasteiz. Pues... hace cuarenta y cinco años cantó en la iglesia de Ullibarri, durante un entrañable evento promovido por Txoisa Elkartea. Era el tercer año que la asociación organizaba las fiestas del pueblo —celebradas los días 1 y 2 de agosto— e invitamos al gran cantante vitoriano para inaugurar el programa festivo.
Además del recital, Gorka disertó sobre el panorama de la música vasca del momento ante un público más bien reducido pero entusiasta. Le acompañó al órgano electrónico su hermano Natxo.
Y aquella hermosa noche de verano tuvo un magnífico broche musical durante la cena que organizamos en la pequeña explanada frente a la iglesia.
¡Qué recuerdos tan agradables e inolvidables!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina