Mezuak

gazteak eta Txato - los jóvenes y Txato

Irudia
  1963 urtea daiteke. Delfinen etxe aurrean daude eserita Uribarriko gaztetxo batzuk. Txaro Beitia, Maria Angeles Ruiz de Azua, Javi Velez de Mendizabal, Mari Esther Garzia, Maria Jesus Bilbao, Jose Ignazio Garzia eta Yon Velez de Mendizabal. Txakurra Txato da, bera ere kamerari adi. Podría ser 1963. J óvenes u ll ibarristas aparecen sentados frente a la casa de Delfín. Txaro Beitia, María Ángeles Ruiz de Azua, Javi Velez de Mendizabal, Mari Esther Gar c ía, María Jesús Bilbao, José Ignacio García y  Yon Velez de Mendizabal. Les acompaña, también atento a la cámara, el perro Txato.

eguzki-eklipsea - eclipse de sol

Irudia
Atzo, eguzki-eklipse oso bat bizi izan genuen, 114 urteko itxaronaldiaren ondoren. Gure gurasoek eta aitona-amonek, 2026an gertatu denaren intentsitate berberarekin bizi izan al zuten gertaera astronomiko hura? Atzokoarekin mugarri historiko baten hasiera markatzen du: hiru eklipse oso jarraian datozen hiru urtetan. Ayer vivimos la experiencia de un eclipse total de sol, tras 114 años de espera. ¿Vivieron nuestros padres/madres y abuelos/as aquel hecho astronómico de 1912 con la intensidad que se ha producido en el de 2026? Con el de ayer se ha dado comienzo al hito histórico de tres eclipses totales en tres años consecutivos.

Txoisa jatetxea - restaurante Txoisa

Irudia
Txoisako jangela, 1966an                                   Txoisa jatetxea izan zen publikoarentzako Uribarriko establezimendurik ospetsuena, iragan mendeko hirurogei eta hirurogeita hamarretako hamarkadetan. 1966ko abuztuaren 3an ireki zituen bere ateak, eta lehen unetik Felisa Lazpita izan zen bertako ardatzaren bihotza. Zenbat une goxo pasarazi zizkigun Felik! ====.==== El restaurante Txoisa fue el establecimiento abierto al público más famoso de Ullibarri en los años sesenta y setenta del siglo pasado. Abrió sus puertas el 3 de agosto de 1966, y desde el primer momento Felisa Lazpita fue el corazón del restaurante. ¡Cuántos sabrosos momentos nos hizo disfrutar Feli! Felisa Lazpita Etxebarria, 1966an 1966ko abuztuaren 3 3 de agosto de 1966 1969ko apirilaren 19. Erretegien inaugurazioa 19 de abril de 1969. Inauguración de los asadores Argazkiak: Tere Anda, JMVM

1860ko eguzki eklipse osoa - el eclipse total de sol de 1860

Irudia
  1860ko uztailaren 11an, Johann Heinrich von Mälder munduko astronomorik ospetsuenetakoa igaro zen Uribarritik Gasteizko bidean, hil hartako 18an – Santa Marina-  izango zen eguzki eklipse osoa ikusi eta ikertzeko espresuki Estoniatik etorria. Zaldi-gurdiz egin zituen, herrialde hura eta Arabako hiriburua bereizten dituzten 4.000 kilometroak. Iñaki Armentia Gomez de Segura adiskideak lan interesgarri bat burutu du, XIX. mendeko fenomeno astronomiko haren gain, eta abuztuaren 12koa atarian dagoenez, honantx Iñakiren lanerako esteka: https://cadenaser.com/euskadi/2026/07/17/desde-tartu-estonia-a-vitoria-gasteiz-para-observar-el-eclipse-total-de-sol-de-1860-ser-vitoria/ El 11 de julio de 1860 pasó por Ullíbarri camino de Vitoria, donde levantaría su observatorio astronómico, uno de los más afamados astrónomos del mundo:  Johann Heinrich von Mälder. Venía desde su Estonia natal a observar y estudiar el eclipse total de sol que iba a producirse una semana más tarde, con...

zadorra ibaia satelite batetik - rio zadorra a vista de satélite

Irudia
Google Earth ez da gaurko inbentoa. Gaur dakardan argazkiak 1956era garamatza, iparramerikar satelite bat Uribarri gainetik igaro zen uneraino, eta orduan argazkiak atera zituen, bere interesetarako. Urak artean lurraldea inbaditu gabe ziren, eta argazkiaren kalitatea ona ez bada ere, xehetasunak iger daitezke. Aprobetxatu egin nahi izan dut argazkia, Zadorra ibaia Uribarritik nondik zihoan adierazteko. Kolore gorriz marratu dut ibaia. Gangaribay zubia berdez. Une haietan eraikitzen ari zen presa oriz. Eta Uribarritik igarotzen zen errepide zaharra urdinez. Landa aldetik San Juan haizpera iristean ez zuen errekak bihurgune itxia egiten, baizik eta iparralderantz segitzen zuen, eta gero hegomendebalderantz itzultzen zen. Aldayan zehar, Santutxua zeritzan tokiko Gangaribay zubira heltzen zen eta ipar-mendebalderantz jarraituz, gaurko errepidearen alderaino iristen zen, handik hegorantz egiteko, eta presa dagoen tokitik behera egiten zuen. Google Earth no es un invento de hoy. La fo...

hiru zutabe - tres columnas

Irudia
  Txoisa Elkarteko hiru bazkide ageri zaizkigu 1979ko uztailaren 28ko argazkian. Frantzisko Garzia "Txato" Leongoa, Justo Molina Extremadurakoa eta Josetxu Velez de Mendizabal uribarritarra. Atzealdeko kartelean, jaiak finantzatu ahal izateko prestatutako txosnako horman irakur daiteke elkartearen anagramarekin egindako eranskailuak eskura zitezkeela, borondatezko ekarpenean. Jaietako aldizkaria, berriz, doan eskaintzen zen. A! Eta Txatok eta Justok BAI EUSKARARI kamiseta luzitzen zuten harro. En la fotografía del 28 de julio de 1979 aparecen tres de los socios de la Sociedad Txoisa, organizadora durante tres años de las fiestas del barrio. Ellos son el leonés  Francisco García "Txato", el extremeño Justo Molina y el ullibarritarra Josetxu Velez de Mendizabal. En el cartel de la pared de la txosna preparada para recaudar fondos con los que financiar las fiestas se puede leer que estaba a disposición del que quisiera lucirla una pegatina con el anagrama de la socieda...

santa marinako harria - la piedra de santa marina

Irudia
Bost urte dira aurtengoarekin Santa Marina baselizaren hondarrek harriaren tributua jasotzen dutela.  Aurten ere, uztailaren 18ko eguerdian harria botako da. Eta dagoeneko, lehen ediziotik margotu duenak bere lana burutu du... nahiz eta aurtengo lanean Unai semeak lagundu badio ere. Horrek esan nahi du lekukotza ziurtatuta dagoela. Este año se cumple la quinta edición en la que las ruinas de la ermita de Santa Marina reciben el «tributo de la piedra». Esta se lanzará de nuevo este año el 18 de julio, al mediodía. La persona que la ha engalanado desde la primera edición ha completado su trabajo, aunque en esta ocasión ha contado con la ayuda de su hijo Unai, quien garantiza la continuidad del legado.  

Gorka Knörr Uribarrin - Gorka Knörr en Ullíbarri

Irudia
Egun batzuen barru Gorka Knörr Gasteizen ariko da kantuan. Ba… duela berrogeita bost urte Uribarriko elizan abestu zuen, Txoisa Elkarteak antolatutako ekitaldi polit batean. Hirugarren urtea zen elkarte horrek Uribarriko jaiak antolatzen zituela – abuztuaren 1 eta 2an-  eta egitarauaren hastapen gisa Gasteizko abeslari handia ekarri genuen. E rrezitaldiaz gain Gorkak uneko euskal kantagintzaz ihardun zuen entzulego murritz baina gogotsuaren aurrean. Gorkari bere anaia Natxok lagundu zion organo elektronikoarekin. Eta udako gau eder hark oso amaiera musikatu berantiarra izan zuen, elizaren aurreko zelaitxoan atondu genuen afarian. Ahaztu egiten ez diren une goxoak!   Dentro de unos días Gorka Knörr actuará en Vitoria-Gasteiz. Pues... hace cuarenta y cinco años cantó en la iglesia de Ullibarri, durante un entrañable evento promovido por Txoisa Elkartea. Era el tercer año que la asociación organizaba las fiestas del pueblo —celebradas los días 1 y 2 de agosto— e invitamos al ...

Domi Andereñoa omenduz - homenajeando a la Señorita Domi

Irudia
Bere ohien omenaldia -  Blanca Antepara alkate andreak oroigailu bat eskaintzen dio   Homenaje de sus ex.  La alcaldesa Blanca Antépara le ofrece un obsequio   Domi Atxa uribarritar askoren baitan dago.  Gipuzkoako Aretxabaletan jaio zen 1916ko abuztuaren 4an. Eta Uribarrin maistra izan zen 1941-58 aldian. Duela hamar urte, 2016ko uztailaren 2an eskaini zitzaion omenaldia Uribarrin. Eta bere jaioterrian hil zen 2022ko martxoaren 21ean. Bere omenaldirako beheko lerroak idatzi nituen: Domi Atxa está en la memoria de muchos ullibarritarras.  Nació en Aretxabaleta, Gipuzkoa, el 4 de agosto de 1916. Fue maestra en Ullíbarri entre 1941 y 1958. Hace diez años, se le rindió homenaje en Ullíbarri el 2 de julio de 2016. Falleció en su pueblo natal el 21 de marzo de 2022. Para su homenaje en Ullíbarri escribí las siguientes líneas: LA SEÑORITA DOMI Hamazortzi urterekin erdiesten da adin nagusitasunera. Horiexek dira Domi Andereñoak gure artean egin zituena. Hementxe...

iñarraga salduta zorrak kitatzeko - vendido iñarraga para liquidar deudas

Irudia
Gerrek buruko minak eta miseria dakarzkiete gehienei. Uribarrik XIX. mendean frantziar soldaduen okupazioa eta bi karlistadak jasan zituen. Errege bidearen ertzean kokatuta egoteak eta, era berean, nafar lurralderako zubi-buru izateak, herria bisitatzen zuten armada ezberdinei dirua eta ondasunak emateko aginduak ekartzen zizkioten herriari. Inork ez zuen barkatzen, eta denei ordaindu behar zitzaien. Gaurko ekarpenerako oinarri dudan dokumentua 1874ko maiatzaren 14koa da, bigarren karlistadaran erdikoa (1872-76) eta behekoa dio: ====.==== Las guerras traen a la mayoría quebraderos de cabeza y miseria. Ullibarri en el siglo XIX sufrió la ocupación francesa y las dos guerras carlistas. Su situación a orillas del camino real e, igualmente, siendo cabeza de puente hacia territorio navarro, hizo que sufriera cantidad de requisitorias a efectos de contribuir con dinero y género a los distintos ejércitos que le visitaban. Nadie perdonaba, y había que pagar a unos y otros. El documento e...

interesatua bazaude - por si estás interesado

Irudia
  Interesatua bazaude... jakin ezazu iragarkia ez dela oraingoa, 1914koa baizik. Ekainaren 20an, hain zuzen, agertu zen "El Heraldo alavés" egunkarian. Ez dakit alokatu egin ote ziren... Garbi dagoena da, ordea, garai hartarako ere Uribarrik bere erakargarritasuna bazuela. Por si te interesa... que sepas que no es anuncio de este año sino de 1914. Concretamente corresponde al 20 de julio de aquel año en "El Heraldo Alavés". Desconozco si el reclamo publicitario dio su fruto. Lo que sí es cierto es que ya por aquel entonces Ullíbarri tenía su atractivo

artzantza Uribarrin - el pastoreo en Ullibarri

Irudia
 Nire eskuetara heldu zaizkidan argazkietatik, iragan hurbil batean Uribarrin artalde izatearen lekukotasuna ematen duen bakarra da gaurkoa. 1981eko martxoaren 15ean desagertu zen, ez dakigu betiko, ardi-artzainaren lanbide sekularra. Azkena, artalde propioarekin, Fermin Garro Azurmendi izan zen, eta bere ardiak kamioian irten ziren egun hartan helmuga berri baterako. Argazkian, eskuinean, Ferminen alaba agertzen da, Arantza, zapi zuriarekin, azken ardiak ukuiluan sartzen saiatzen ari. Argazkia 1963koa da. De todas las fotografías con que cuento, la de hoy es la única que da testimonio de que en un pasado cercano en Ullibarri existieron rebaños de ovejas. El 15 de marzo de 1981 desapareció, no se sabe si para siempre, el secular oficio de pastor de ovejas. El último con rebaño propio fue Fermin Garro Azurmendi, y sus ovejas salieron aquel día en camión para un nuevo destino. En la foto aparece a la derecha la hija de Fermin, Arantza, con pañuelo blanco intentando meter las ov...

Santiagolarra Arabako gazteentzat - Santiagolarra para jóvenes alaveses

Irudia
  Arabako Caritas elkarteak 1972an Aguas y Saltos del Zadorrari Santiagolarrako hiru pabiloi erosi zizkion, herrialdeko haur eta gazteei euren garapen humanorako toki bat eskaintzeko asmoz. Proiektua, dena den, ez zen segituan gauzatu ahal izan. Caritasen barruan 1974an “Atseden Taldeak” izenekoak sortu ziren, parrokietako gazte taldeak bilduz, Scout Katolikoen eta Juniorren Mugimenduekin batera. 1976an Santiagolarrako proiektua martxan jartzen da eta 1977ko San Isidro egunean inauguratu zen zentroa. Taldeentzako espazioa 6.115 metro karratukoa zen, horietako 5.422 zelaiak. Hiru pabilioietan 189 m2ko logela bana ziren, 130 oherekin; horrezaz gain, 315 m2ko sukalde-jangela bat 280 pertsonentzat. Gaur egun beste betebehar desberdinerako erabiltzen dira. En 1972, la asociación Cáritas de Álava compró a Aguas y Saltos del Zadorra tres pabellones en Santiagolarra, con el objetivo de ofrecer a los niños y jóvenes alaveses un lugar para su desarrollo humano. Sin embargo, el proyecto no pu...

1884ko behien elkartea – sociedad de vacas de 1884

Irudia
Gaurko gizarte-baldintzetatik aztertuta bitxia suerta daiteke gaur darabildan gaia. Uribarriko behiak aseguratuak zeuden, toki mailako elkarren arteko mutualitate bat izango balitz bezala. XIX. mendeko hondarretan zen eta horren lekukotasuna geratu zaigu, elkarteak ireki behar izan zuen liburuan. Ikus dezagun zertan oinarritzen zen. Desde la perspectiva social actual, el tema que traigo no deja de ser curioso. Las vacas de Ullibarri estaban aseguradas, como si se tratara de una mutualidad a nivel local. Corría el año 1884 y de ello tenemos testimonio en el libro que tuvo que abrir la asociación. Veamos en qué se basó aquella sociedad. Condiciones bajo las que se obligan los socios que tienen vacas a suscribirse en sociedad, para abonarse mutuamente cuando llegue a desgraciarse o morirse. Son las siguientes: 1º Que se nombrará una comisión de dos vecinos para reconocerlas al tiempo de entrar en la sociedad, y lo mismo para reconocerlas o visitarlas durante el año. 2º Que para po...

Uribarri Ganboa eta Gebara - Ullíbarri Gamboa y Guevara

Irudia
Gebara familiaren eta Uribarri Ganboaren arteko harremana funtsezkoa da, herri hau izan baitzen Ganboa adarraren jatorria, Gebara leinuko zatiketa garrantzitsuenetakoa dena. XII. mendearen amaieran, Uribarri Ganboaren lurraldea Sancho Pérez de Guevara (edo de Ganboa) jaunaren eskuetara igaro zen. Familiaren adar berri honek geroago izena emango zion Ganboa talde boteretsuari, Erdi Aroan zehar Euskal Herrian izandako bandoen arteko gerra odoltsuetan paper garrantzitsua izan zuten bi taldeetako bat. Herriaren izenak berak, Uribarri Ganboa, lotura sakon hori islatzen du, euskeraz "Ganboako Uri (poblado) barri (nuevo)" esan nahi baitu. Gebara toponimoaren jatorria, berriz, lehenagokoa da, Gebara izena ziurrenik erromatarrek "Gebala" bihurtu baitzuten, eta horiek inguru horretan finkatu ziren, Gebarako Santa Luzia aurre-erromatar aztarnategiak frogatzen duen bezala. Klaudio Ptolomeo greziar geografoak Gebala aipatu zuen K.a. II. mendean, bardulo tribuaren lurraldek...

Uribarri topografia militarrean - Ullíbarri en la topografía militar

Irudia
El Castillo deritzan tokiaren izena Uribarrin soldadu frantziarrak egon aurrekoa zela eta, beraz, toponimoaren jatorria haiei ez zegokiela idatzi nuenean, lagun batek dokumentu interesgarri bat bidali zidan. Hain zuzen Euskal Herriko gazteluez hainbat liburu idatzi dituen Antton Arrietak, penintsulatik 1813an atera aurreko Uribarriko frantziar  gazteluaren lekukotza ematen duen idazkia ahalbidetu zidan. Eta zinez eskertzen diot, Uribarriko gotorleku horren zehazkizun batzuk eskaintzen baititu. “Depósito Topográfico Militar. Provincias de Alava y Guipúzcoa. Itinerario en longitud desde Vitoria a Bergara” izeneko txostena da aipatzen dudana, 1813koa. Ikus dezagun zer dioen dokumentuak Uribarri herriari buruz:  =======..====== Cuando escribí que el nombre del lugar llamado El Castillo es anterior a la presencia de soldados franceses e n Ullíbarri y que, por lo tanto, el origen del topónimo no les pertenecía, un amigo me envió un interesante documento. Efectivamente, Antton...

blog berri bat Uribarrin - un nuevo blog en Ullíbarri

Irudia
GKE Ganboa Kultura Elkarteak urrats berri bat eman du bere jardueraren zabalkunderako. Lehio bat ireki du, blog bat, interesatuek aurrerantzean Uribarri Ganboan izango diren ekitaldien informazioa puntualki jaso dezaten. fcmagamboa.blogspot.com   La asociación de Ullíbarri GKE Ganboa Kultura Elkartea ha dado un nuevo paso a efectos de dar a conocer su actividad. Una nueva ventana al exterior, un blog, donde los interesados en la oferta cultural en Ullíbarri Gamboa podrán conocer los programas previstos, y la información puntual sobre ellos. fcmagamboa.blogspot.com    

ganadua auzigai - el ganado motivo de disputa

Irudia
Uribarri eta Landaren arteko auziak kontaezinak ditugu mendeetan zehar. Elkarren ondoko mugek buruhauste handiak ekarri dizkiete bertakoei, eta ganadua izan da gehien bat eztabaidagai nagusia. Hona hemen kasu horietako bat, 1646an eman zena. Irakur dezagun, epaiketaren erabakia, Uribarriko artxiboan gordetzen dena: Son innumerables las disputas entre Ullíbarri y Landa a lo largo de los siglos. Tener límites tan extensos entre ellas ha causado grandes dolores de cabeza a los lugareños y uno de los principales temas de discusión ha sido el ganado. He aquí uno de esos casos, ocurrido en 1646. Leamos la decisión del juicio, documento que se conserva en el archivo de Ullíbarri: “Joseph de Luco, alcalde y juez ordinario de estas Hermandades en Alava de la Excma. Señora Duquesa del Infantado, por cuanto habiendo parecido ante mí Lorenzo Ruiz de Azua, vecino y regidor del lugar de Ullíbarri Gamboa, por sí y en nombre del Concejo y vecinos del dicho lugar... Me ha hecho relación que, sin ...

zinemaldia martxan - en marcha el zinemaldia

Irudia
Gamboa Zinemaldia abian dago bere laugarren edizioan. Ganboa Kultura Elkarteak antolatua,  irailaren 26an izango du bere erpina. Dagoeneko, interesatu guztiek jo dezakete Zinemaldiaren inguruko informazioaren bila: https://filmmakers.festhome.com/festival/gamboa-zinemaldia Ya está en marcha el Gamboa Zinemaldia, en su cuarta edición. Organizado por Ganboa Kultura Elkartea, tendrá su cénit el 26 de septiembre. Todos los interesados, pueden acceder a detallada información en la web: https://filmmakers.festhome.com/festival/gamboa-zinemaldia

Constantino Martinez Uriarte

Irudia
  Uribarriko askok gogoratuko dugu oraindik gaur dakardan pertsonaia: Constantino Martinez Uriarte, ahots sakon eta arranditsuko fraidea. 1911ko azaroaren 11an jaio zen Uribarrin. 111111, hamaiketako umea esan genezaioke. Ba hori gutxi bailitzan eta bere biografia ofizialari jarraiki, Constantinok hamaika urte zituela Bernardo bere osaba apaizaren begiradapean Kantabriako Caldas de Besayako Dominikarren Eskola Apostolikora sartu zen. Gurasoak Rafael Martinez – herriko errementaria- eta Simona Uriarte ziren. Bikoteak hamar seme-alaba izan zituen eta Constantino gazteena zen. 1936an apaiztu zen. Erroman ikasten ari zela gerrak penintsulara ekarri zuen eta kapilau bezala aritu zen Valladolid eta Palentziako fronteetan. 1947an Peña de Franciako santutegiaren berreraikitze lanei ekin zien eta lantegi horretan eman zuen bere bizitza. 1991an gaixotu eta urte hartako maiatzaren 24an hil egin zen Madrilen. Peña de Franciako santutegian dago ehortzita. Bere idazkien artean bada bat, Fede...